Argitalpenak

2014

Atxia

Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordeak eta Badihardugu Elkarteak umeendako kuaderno bat prestatu genuen 2014an. Kuadernoaren helburua: umeek euren herriari buruz zerbait gehiago ikastea. Eta, horretarako, hainbat arlo lantzen dira: historia, lehengo Eibar eta oraingoa, Eibarko pertsonaiak, Eibarren egindako tresnak... 4 eta 7 urte bitarteko umeendako dago pentsatuta eta ariketa desberdinez osatuta dago: margotzekoak, pegatina bidez osatzekoak, moztekoak, asmatzeko ariketak... Sanblasak egiteko errezeta eta herriko puzzlea ere badatoz kuadernoan. Marrazkiak Jose Antonio Azpilicueta marrazkilari eibartarrak eginak dira eta testuak, berriz, Badihardugu Elkarteko Aintzane Agirrebeņak eta Asier Sarasuak.

2013

Ermuko

Fernando Aranbarri filologo ermuarraren Ermua eta Eitzako euskara lana oinarri hartuta, Ermuko adizkiak tauletan atontzen jardun genuen 2013an, eta lan horren emaitza gisa Ermuko aditz-taulak liburuxka kaleratu zen, Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako 11. alea. Liburuxka hau pdf formatuan eskuratu dezake nahi duenak, hemen.


2012

Deba

Deba eskualdeko adizkiak jasotzen dituzten aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua 2005. urtean jarri genuen martxan. Urtean 2-3 herri aukeratu, eta bertako adizkiak jaso eta tauletan antolatu ostean liburuxka batean argitaratzea zen gure asmoa. 10. alera iritsi ginenean, bidean beste bi liburuxka zetozela ikusita (Ermukoa eta Arrasatekoa), beharrezkoa ikusi genuen liburuxka guztiak gordetzeko moduko karpeta bat prestatu eta kaleratzea, taula guztiak, herrika, txukun-txukun gorde ahal izateko.


2011

Aramaioko


Aramaioko aditz-taulak liburuxka kaleratu zen 2011n eta honekin Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako 10. alea osatu genuen. Txipi Ormaetxeak Aramaioko euskara lanerako bildutako adizkiak hartu ziren oinarri moduan, eta Txipik berak egin zituen lanaren orrazketak eta zuzenketak. Liburuxka hau pdf formatuan eskuratu dezake nahi duenak, hemen.


2010

Hizkuntz

Deba ibarreko aditz-taulen bildumako 9. alea kaleratu genuen 2010ean: Antzuolako aditz-taulak. Liburuxka hau osatzeko, Jone Larraņagaren Antzuolako euskara liburua erabili da iturri gisa. Badihardugu Elkarteko Maripi Laskurainek egin du koordinatzaile lana eta, Jone Larraņagarekin batera, Lierni Legorburu, Asun Zabalo eta Mila Etxezarreta herrikideak ere izan ditu laguntzaile aditz-taulon moldaketan.

Honekin batera, argitalpen berri bat ere kaleratu da 2010eko Durangoko azokarako, Antxon Narbaiza eibartarraren Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936, hain zuzen ere. Lan honetan Antxon Narbaizak XX. mendearen lehen hereneko giro politiko-ideologikoa aztertu ondoren, Eibarren, udalean batez ere, lanpostu publiko bat eskuratzeko zeuden hizkuntz eskakizunak ikertu ditu.

2008-2009

Soraluzeko

Deba ibarreko aditz-taulen bildumak aurrera darrai. 2008-2009 urteetan beste hainbat herritako adizkiak bildu eta prestatzen jardun dugu eta dagoeneko emaitzak ikusgai daude. Bildumako 7. alea Soraluzeko aditz-taulak liburuskak osatzen du eta hurrengoa Mallabiko aditz-taulak liburuxkak. Bi liburuxka hauek pdf formatoan jaisteko aukera ere badago, hemen.


2007

Deba

Deba ibarreko katalogo berritua kaleratu da 2007ko Durangoko azokarako. Aurreko edizioa 2004koa da eta ordutik Badihardugu elkarteak 12 argitalpen berri kaleratu ditu. Eskualdeko herri gehienetan ere kaleratu dira liburu berriak, esaterako: Eibarko euskara, Mallabiko euskara, Elgoibarko euskara...

Eskualdeko euskarazko argitalpenak biltzen ditu katalogoak eta 200 izenburutik gora aurki daitezke bertan. Katalogoa hementxe bertan kontsultatu daiteke: Deba ibarreko katalogoa (PDF, 1012 Kb)

Horrekin batera, 2007an beste aditz-taula bi ere kaleratu dira: Elgetako aditz-taulak eta Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako aditz-taulak. Azken hau berrikuntza izan da, hiru herrietako aditzean dagoen antzekotasunagatik hiru herrietako adizkiak liburuska bakar batean bildu dira eta.

2006

Mallabiko Pello Mugarza mallabiarrak Mallabiko euskara izeneko lana kaleratu du Mallabiko udalaren eta Mallabiko Orraittio euskara elkartearen laguntzaz. Badihardugu euskara elkartea ere laguntzaile gisa aritu da; batez ere, DVDa sortzeko lanetan lagundu du.

Horrekin batera, 2006an beste aditz-taula bi ere kaleratu dira: Bergarako aditz-taulak eta Elgoibarko aditz-taulak.

Deba 2006ko Durangoko azokara begira, Koldo Zuazoren Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua lana argitaratu dugu. Lan honen berrikuntza nagusia lehen aldiz, Tokiko batuen adibidea plazaratzen dela da. Deba ibarreko ikastetxe, euskaltegi, lantegi, hedabide eta udaletxeetan, euskara batua erabiltzeko orduan, bertako zein ezaugarriz hornitu azaltzen da. Erabakien arrazoiak ere agertzen dira, beste alderdi batzuetako euskaldunei eredua edo, behintzat, zeri heldua eskaintze aldera.

Lan horren aurrekaria, 1999an Deba ibarreko 17 udaletxeek kaleratu zuten Deba Ibarreko Euskeria (Koldo Zuazo) izan da. Liburu hori ere webgune honetan bertan kontsultatu dezakezu.

Azkenik, Euskalkian idazteko irizpideak izeneko liburuska ere prestatu dugu. Liburuska honetan euskalkian idazteko irizpide orokorrak ematen dira eta Deba ibarreko hainbat adibide gehitu dira laguntza modura. Euskal Herriko beste edozein eskualdetan ere erabilgarri izan dadin ahalegindu gara.

2005

Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak (2005). Bailarako herri-komunikabideen jarduna azterturik, gaur egun gure inguruko euskaran egiten diren akatsen zerrenda ematen eta ahozko berbetan gure euskara hobetzeko tresnak eskaintzen ditu.

Proiektu berri bat ere martxan jarri zen 2005. urtean: Deba ibarreko aditz-taulen bilduma. Proiektu honen helburua Deba eskualdeko herri bakoitzeko aditzak tauletan jaso eta jendearen esku jartzea da. 2005. urtean Onatiko aditz-taulak eta Eibarko aditz-taulak argitaratu ziren, bilduma honetako lehenengo bi aleak.

Urte honetan bertan Deba Ibarreko hizkeren mapa ere kaleratu zen. Orain arte eskualdean egin izan diren ikerketa eta bilketa-lan guztiak kontuan hartuta, Deba Ibarra osatzen duten 17 herrietako berbetak eta hizkerak jaso ditugu mapa honetan.

2002-2003

Badiharduguren Deba Ibarretik euskararen herrira (2002), euskalkiaren inguruko gogoetak eta gure eskualdeko euskalkiaren estatusari eta corpusari buruzko datuak biltzen dituena. Bestetik, Berbeta Berua (2003), gazteei lagun-arteko hizkeran euskarazko eredu fresko eta naturalak eskaintzeko asmoa duen liburua.


Lan hauetakoren bat lortu nahi izanez gero, jarri hartu-emanetan argitalpenen arduradunarekin helbide honetan.

Argitalpenen arduraduna
Badihardugu Euskara Elkartea
Urkizu 11, behea
20600 Eibar
943 12 17 75
e-posta