Albisteak

Gaurtik abenduaren 6ra Durangoko Azokan

2016-12-01  ¦  Argitalpenak

Gaur zabalduko ditu ateak 51. Durangoko Azokak eta bertan izango gara aurten ere. Badihardugu Elkartea-Ahotsak.eus stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!

Gehiago irakurri...

"Elorrixoko berbetia", paperean eta sarean kontsultagai

2015-01-12  ¦  argitalpenak

Badihardugu Euskara Elkarteak prestatu duen Elorrixoko berbetia liburuak argia ikusi zuen 2014ko abenduan. Egindako lana sarean ere ikusgai dago, Dijitalidadea enpresak atondu duen www.elotop.net/euskara webgunean.

Gehiago irakurri...

"Arrasateko aditz-taulak" liburuxkia kaleratu dogu

2014-12-02  ¦  argitalpenak

Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako 12. alia kaleratu barri dau Badiharduguk: Arrasateko aditz-taulak. Durangoko Azokan egongo da salgai, Badiharduguren stand-ian.

Gehiago irakurri...

"Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko da bixar

2014-11-27  ¦  argitalpenak

Bixar, barixakua, "Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko dabe Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordiak eta Badiharduguk. Goizian prentsaurrekua eta arratsaldian Patxin eta Potxinen ikuskizuna.

Gehiago irakurri...

"Oņatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin" liburua aurkeztu dabe

2014-06-22  ¦  argitalpenak

Eguenian, ekainaren 19xan, "*Oņatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin*":http://www.ahotsak.com/euskalkiak/argitalpenak/onatiko-euskeria-ezagutu-aztartu-egin-liburua liburua aurkeztu eben Oņatiko Udaletxeko Osoko Bilkura Aretuan. Musikaz eta poesiaz lagundutako ekitaldixa izan zan eta egilliak harro erakutsi eben urte askoren osteko emaitza.

Gehiago irakurri...

Tantanez tantan, Eibarren euskeraz bizi!

2014-05-28  ¦  euskalgintza

Larunbatian, maiatzaren 31n, Tantanez Tantan, Eibarren Euskaraz Bizi ekimenak beteko dittu barriro Eibarko kaliak. Euskeriaren alde, GANTXILLA urez beteko da Urkuzuko itturrixan eta eskuz esku, giza katian, Untzagaraiņo eruango dogu.

Gehiago irakurri...

"Ermuko aditz-taulak" argitalpen barrixan aurkezpena

2014-05-05  ¦  Argitalpenak

Ermua eta Eitzagako euskara lanian oinarrittuta, Ermuko aditz-taulak liburuxkia kaleratu dau Badihardugu Elkartiak. Eguaztenian, maiatzaren 7xan, aurkeztuko da Ermuko Liburutegixan, arratsaldeko 19:00tan.

Gehiago irakurri...

"Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburua aurkeztuko da larunbatean

2014-02-25  ¦  Argitalpenak

Bergarako emakumea eta lana. Horixe da Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak eta Juan Martin Elexpuruk aztertu duten gaia. Larunbat eguerdian liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztuko dituzte Bergaran.

Gehiago irakurri...

Gaurtik abenduan 8ra Durangoko Azokan

2013-12-05  ¦  Argitalpenak

Gaur jarri da martxan 48. Durangoko Azokia eta bertan topauko dozuez Badihardugu Elkartia eta Ahotsak.com be, urtero moduan.

Gehiago irakurri...

Euskal Herri osoko euskaltzaleen Topa Eguna ospatuko da Soraluzen

2013-09-27  ¦  elkartea

Bihar, larunbata, 2013ko Topa Eguna ospatuko da Soraluzen eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak batuko dira herrian.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »