« Itzuli albistegira

Antxon Narbaizaren argitalpen berria

2010-12-02  ¦  argitalpenak

Badihardugu Euskara Elkarteak argitalpen berria kaleratu du aurtengo Durangoko Azokarako: Antxon Narbaiza eibartarraren Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936.

Hizkuntz eskakizunak 1900 urtetik 1936ra bitartean Eibarko udalean zuen garrantzia aztertu du bere azkenengo lanean Antxon Narbaiza Badiharduguko kideak. Liburu arina eta interesgarria.

Liburua dagoeneko kalean da eta aurtengo Durangoko Azokan salgai egongo da Badihardugu Elkartearen stand-ean, 10 euroan.