« Itzuli albistegira

Hitano ikastaroa Eibarren

2011-03-25  ¦  Ikastaroak

Badihardugu Euskara Elkarteak ikastaroa antolatu du maiatzerako. Hitanoa ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa. Izena-emateko epea martxoaren 28an irekiko da. Badihardugun bertan egin dezakezu.

Ikastaro honetan hitanoaren oinarri teorikoak eta praktikoak landuko dira. Eibarko hitanoa eta batua hartuko dira kontuan, eta materiala ere banatuko zaie ikasleei.

Ikastaroa maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31n izango da, 18:30etik 20:30era, Eibarko Udal Euskaltegiko geletan. Guztira, 10 ordu.

Izen-ematea astelehen honetan hasiko da (martxoaren 28an). Bi lekutan egin daiteke:

  • Udal Euskaltegian (943 700912) martxoaren 28tik apirilaren 15 arte
  • Badihardugun (Markeskua Jauregian, Eibar), maiatzaren 2 arte. Telefonoz (943 121775) eta e-mailez ere egin dezakezu.

Ikastaroaren matrikula 10 € izango da.

Gehienez ere 18 ikaslerentzako lekua dago.

Ikastaro hau Eibarko Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin antolatu dugu.