« Itzuli albistegira

Gerrako testigantzak batzen dittuan dokumentala aurkeztu dabe Soraluzen

2013-09-25  ¦  ahozko ondarea

Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak dokumentala aurkeztu zeban domekan, iraillaren 22xan, Soraluze 1936 lantaldiak, Soraluzen bertan. Errepublikako bizipenetatik hasi eta gerra osteraiņokua jasotzen dau Badihardugu Euskara Elkartiak zuzendutako dokumentalak eta Ahotsak.com webguneko testigantzak dira lanan oiņarri.

(argazkixa plaentxia.com-etik hartuta: Preso errepublikarrak Burgosen)

Soraluze 1936, herriko Memorixa Historikua berreskuratzeko ahalegiņian diharduan lantaldiak gerriaren inguruko bizipenak jasotzeko hainbat elkarrizketa egin zittuan 2009-2010 inguruan. Horrek testigantzok eta Ahotsak.com webgunian Soraluzeko orrixan daren beste hainbat eta hainbat testigantzarekin ordubete inguruko dokumentala osatu dau Badihardugu Euskara Elkartiak. 1993tik 2013ra bittartian jasotako berrogeiren bat herrittarren testigantzak batzen dittu Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak izeneko dokumentalak eta Errepublikatik hasi eta gerra osterainoko bizipenak jasotzen dittu: Errepublika sasoian zelakua zan herrixa, gerra hasieria, tropak zelan sartu ziran herrira, herrittik ihesa, frenteko bizipenak, bonbardaketak, herrira itzuleria...

Domekan dokumental osua ikusteko aukeria euki zeben aurkezpenera juan ziranak. Plaentxia.com webgunian irakurri dogu herrittar ugari bertaratu zala eta ekitaldixa txalo zaparrada batekin amaittu zala.

Dokumentalaren dvd-a salgai ipiniko dabe azaruan. Hamen ikusi leike promoziņo-bideua.