« Itzuli albistegira

"Oņatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin" liburua aurkeztu dabe

2014-06-22  ¦  argitalpenak

Eguenian, ekainaren 19xan, Oñatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin liburua aurkeztu eben Oņatiko Udaletxeko Osoko Bilkura Aretuan. Musikaz eta poesiaz lagundutako ekitaldixa izan zan eta egilliak harro erakutsi eben urte askoren osteko emaitza.

Oin dala 15 urte inguru hasi zan Oņatiko Berba Taldia Oņatiko euskeria jasotzen, Oņatiko Udalak emondako beka bati esker. Herrixan eginda zeren grabaziņuak batu, barrixak egin, oņatierazko testuak aztertu... Lan haundixa egin eben taldeko kidiak. Jasotakuaren hainbat atal kaleratu be egin ziran herriko Kontzejupetik aldizkarixan eta Udalaren webgunian, baiņa libururik ez zan argitaratu.

2012xan, Oņatiko Udalak, Badihardugu Euskara Elkartiak eta Berba Taldeko zenbait kidek urtietan zihar batutako lana gizarteratu biharra ikusi eben eta Badihardugu Elkartiak hartu eban liburua prestatzeko arduria. Juan Martin Elexpuru Badiharduguko kidia izan da hiztegixaren moldaketiaz arduratu dana. Roberto Altuna eta Koldo Zumalde Udal euskaltegiko irakasliak urte askuan osatutako hiztegi mardulak bateratu eta egokittu dittu Elexpuruk. Gramatikiaren arluaz, berriz, Aintzane Agirrebeņa arduratu da. Sintaxisaren atala Idoia Etxeberriak egin dau eta azentuaren inguruko atala, ostera, Maider Irizarrena da. Kepa Elortza Berba Taldeko kidia izan da koordinaziņo lanak egin dittuana eta liburua Oņatiko euskeran ipini dabena.

Liburua Ahotsak.com-en elkarrizketatuta daren oñatiarren adibidiekin osatu da eta auzo guztietako lekukotasunak jasotzen dittuan ikus-entzunezko bat be prestau dau Badiharduguk liburuarekin batera.

Lana Oņatiko liburudendetan, Turismo buleguan eta Oņatiko Udalian egongo da salgai, 18 euruan.