« Itzuli albistegira

87 urte Eibarren II. Errepublikia aldarrikatu zala

2018-04-14  ¦  ahotsak

1931ko apirillaren 14ko goizian, artian II. Errepublikia aldarrikatzeko zeguala, eibartarrak lehenenguak izan ziran Errepublikako banderia udaletxeko balkoian esegitzen.

1931ko apirillaren 14an aldarrikatu zeben Espaiņiako II. Errepublikia. Horrek gertaeriorrek ilusiņua piztu zeban herrittarrengan. Izan be, aldaketa politiko ikaragarrixa zan. Primo de Riveraren zazpi urteko diktaduriaren ostian, soka berekua zan Damaso Berenguer jenerala zeguan agintzen, Alfonso XIII.a erregiaren babesakin. Apirillaren 12ko udal hauteskundietan, baiņa, Errepublikiaren aldekuak irabazi zeben. Eta Eibar izan zan II. Errepublikia aldarrikatu zeban lehenengo herrixa, estatu osuan.

Eibartarrak aurreratu egin ziran. Bezperan allegau jakuen barrixa, eta ez ziran Madrilgo aginduen zain egon: udaletxeko balkoian Errepublikako banderia zintzilikatu zeben, apirillaren 14ko goizian. Untzaga plazia gaiņezka zeguan. Egun haundixa zan, pozgarrixa. Baiņa larrittasun momentuak be euki zittuen, aldarrikapena sasoia baiņo lehen egin zebela konturatu ziranian.

Gertaera horren urteurrenian, Ahotsak.eus proiekturako jasotako testigantzekin eta Maialen Lujanbio bertsolarixak Eibarren II. Errepublikiari buruz kantau zittuan bertsuekin osatutako bideo labur hau ekarri nahi izan dogu.