Arrasateko haur kantak eta hizkera
Webgune honetan Arrasateko Ahozko Ondarean proiekturen inguruko informazioa sartuko dugu.
Lehenengo fase honetan (2004) proposatzen dugun proiektuaren asmoa da umeen lehenengo urteekin lotutako tradizioa biltzea, hurrengo belaunaldien eskuetara ere iritsi ahal dadin; hau da, gure aiton-amonek euren seme-alabekin erabiltzen zituzten kanta, jolas eta abarrak... jaso, gorde eta gizarteratu, guztiok (guraso, irakasle, begirale...) erabili ahal izateko.
Egitasmo honek 2 fase ditu:
1- Materiala jaso, sailkatu eta gorde
2- Materiala gizarteratu
(2004. urtean 1. fasea garatuko du)
Helburuak
Hauek dira gure proiektuaren helburuak:
- Galtzear dagoen iragan hurbila jaso eta gordetzea: kantak, jolasak, ipuinak eta pertsonaiak, esamoldeak, onomatopeiak, igarkizunak, haurren hizkuntza... beti ere testuinguru honetan: 0-5 urteko haur eta hauen gurasoen arteko komunikazioan
- Gure euskalkia, Arrasatekoa, jaso eta gorde; baita euskalkiaren beraren aldaerak ere
- Jasotako dokumentuak euskarri informatikoan gorde eta antolatu
Landuko diren alorrak
Haurrekin zerikusia duten guztiak. Batez ere:
- Kantuak
- Jolasak
- Esamoldeak
- Aho-korapiloak
- Ipuinak
- Haur-hizkera
Ezaugarriak
Proiektu honen amaieran izango ditugu:
- Erabilitako metodologiari buruzko txosten idatzia. Txosten honek jasoko ditu, besteak beste: gidoia, grabazioak egiteko jarraibideak, dokumentuak gorde eta sailkatzeko irizpideak...
- Materiala:
- Grabazioak osorik, bideo digitalean
- Grabazioak sailkatuta eta modu errazean topatzeko moduan antolatuta
- Argazkiak (?) (noizko argazkiak, norenak, zeri buruzkoak...?)
- Jasotako materiala erabiltzeko baimen idatziak.
- Ebaluazio txostena. Txosten honek jasoko ditu:
- Erabilitako metodologiaren baliagarritasuna eta hobetzeko proposamenak.
- Jasotako materialaren ezaugarriak, kalitatea eta erabilgarritasuna.
- Jasotako materiala nahikoa den argitaratzen hasteko eta aurrera begirako proposamenak.