Proiektuak
Badihardugu Euskara Elkarteak hainbat ekintza eta lan gauzatu ditu 2000. urtean sortu zenetik: hitzaldiak; mahai-inguruak; aholkularitza elkarte eta udalei; euskalkien inguruko ikerketak; ahozko ondarearen bilketa; hainbat liburu (Deba Ibarretik euskararen herrira, 2002; Berbeta Berua, 2003; Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak, 2005; Deba ibarreko euskara, 2006; Hizkuntz eskakizuna Eibarko Hirian 1900-1936, 2010 eta beste hainbat argitalpen); bilketa bibliografikoa; Durangoko liburu azokan presentzia du urtero (Euskal Herri osoko lan dialektologikoekin); etab.
Une honetan martxan ditugun proiektuak eta lan-esparruak hauexek dira:
- Ahotsak.eus
Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzea eta hedatzea. Euskalkia eta Etnografia. Grabazio dialektologiko eta etnografiko zaharrak batu, grabazio berriak egin, eta horiek guztiak hedatzea. - Liburugintza
Badihardugurem erronketako bat da ahozko euskararen inguruko liburuak argitaratzea. 1999an lehenengo liburua argitaratu genuenetik horretan dihardugu, arlo ezberdinetako liburuak argitaratzen. - Deba ibarreko aditz-taulen bilduma
Eskualdeko herri bakoitzeko adizkiak jaso, tauletan antolatu eta kaleratzea da helburua, ondoren ikastetxe eta euskaltegietan banatzeko. - Euskalkien Liburutegia
Euskalkian edo euskalkien inguruan idatzitako liburuen, lanen eta ikerketen datu-basea: idazlea, urtea, gaia, eta abar. - Gazte Gara Gazte eta Berbeta Berua
Gazteen arteko hizkera, lagunarteko berbeta. Euskarak duen gaitzik nagusietakoa nola osatu? - Ahotsak Ahozko Corpusa
Ahozko hizkeran oinarritutako corpus linguistikoa osatzen dihardugu. Euskal Herriko Ahotsak proiektuan egindako transkripzioetatik lemak, aldaerak eta datu estatistikoak ateratzen ditugu. - Hezkuntza
Ahozko ondarea, memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala prestatzen dihardugu. Hainbat bideo-fitxa jarri ditugu irakasleen eskura (HH, LH eta DBH), proposamen pedagogikoekin: kanta-jolasak zein gaikako bideoak. - Euskalkitegia
Mugikorretarako eta tabletetarako pentsatutako joko erraza, euskararekin eta euskalkiekin jolasteko eta gozatzeko aukera ematen duena. - Gerrako ahotsak
Gerra Zibilari eta frankismoari buruzko testigantzak jaso eta webgune batean batzen dihardugu. - Kanten kantoia
Kantak belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira, etxeko sukaldean. Orain teknologia berriak erabili nahi ditugu horretarako. - Durangoko Azoka
Badihardugu Euskara Elkarteak mahaia jartzen du urtero Durangoko Liburu Azokan, eta euskalkien inguruko argitalpenak eramaten ditu, udalekin eta elkarteekin elkarlanean.