Lege oharra

Orri honetan, Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartiaren web gune honetan eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak zein baldintzapean eskaintzen dituen irakur dezakezu. Webgunearen erabilera baldintzak dira, eta gunean sartzerakoan onartzen dituzu.

Egilearen datuak

Informazio Gizartearen Zerbitzuen 34/2002 legearen 10. artikuluak agintzen duenari jarraituz, hona hemen webgune honen titularraren datuak:

Titularra: Badihardugu Euskara Elkartea
Egoitza: Markeskua Jauregia, Otaola hiribidea z/g
NIF: G-20733416
Helbide elektronikoa: badihardugu@badihardugu.eus
Telefonoa: 943 12 17 75

1.- ERABILERA BALDINTZAK

Webgune honen inguruko baldintzak orrialde honetan zehazten direnak dira eta indarrean daude kontrakoa esan arte edo beste batzuengatik aldatu arte.

  • Lanaren egiletza eta jabetza: webgune honetako informazioaren egiletza proiektuan parte hartzen duten guztiena da eta bertan banatzen den eduki guztia lizentzia librearekin banatzen da, cc-by-sa lizentziapean (Aitortu-Partekatu baimen berberarekin).
  • Zerbitzuaren doakotasuna: atari honetan ematen den informazio eta zerbitzua doakoak dira.
  • Aldaketak: atari honen arduradunek eskubidea dute webgune honetan edozein aldaketa egiteko, horretarako beste inori baimenik eskatu gabe eta jakinarazteko beharrik gabe. Atariak ez du izango erantzunkizunik aldaketek sor dezaketen edozein eragozpenetan.

Baldintza hauen onarpena

Web orri honetan sartzeak, momentuan agertzen diren Erabilera baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Baldintzek aldaketak eduki ditzakete unean-unean dagoen legezko arautegiaren arabera. Hau dela eta, web orrira sartzen zaren bakoitzean hauek kontsultatzea eta gure Pribatasun Politika bisitatzea gomendatzen dizugu.

Gunearen helburua. Erantzukizunen baztertzea

Web gune honen bitartez, gure zerbitzuen eta produktuen eskaintza edo komertzializazioaren informazioa ematen dugu. Informazioa, erabiltzaileak ikus dezaken bezala eskaintzen da, eta Badihardugu Euskara Elkarteak ez du erantzukizunik hartuko egoera hauengatik sortutako kaltetan:

  • Eskaintzen diren informazio, zerbitzu edota produktuak ez azaltzea, gaizki edo zahartuta egotea edota web gune honetako edo honekin lotuta egon daitezkeen beste batzuen zati bati edo gune osoari atzitzerakoan akatsak egotea.
  • Web gune hau edo hemendik atzitu daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik gertatutako informazio galerak edo ekipoen kalteak.

Jabetza intelektualaren eskubideak

Webgunera sartzen zaren unean, honen erabilera, zure erantzukizupean dagoela jakitun zara. Webgune honetako edukiak bidegabekeria baterako edo ordena publikoaren aurka helburu bezala ez dituzula erabiliko onartzen duzu.

Web lekuaren erabilera

Web orrian sartzeak, marka, izen komertzialengan edota zeinu bereizgarriengan eskubiderik duzunik ez du esan nahi, hau da, datu horiek Badihardugu Euskara Elkartearenak edo hirugarrengoen jabetzakoak direla baizik. Halaber, web guneko edukiengan inolako momentutan ez duzu ustiapen eskubiderik edukiko, hauen jabetza intelektuala gure elkartearena edo hirugarrengo batzuena izango baita.

Legeri ezarkorra

Erabilera baldintza hauek legeria espainolak zuzentzen ditu. Erabilera baldintza hauetatik atera daitezkeen eztabaidak konpontzeko, Badihardugu Euskara Elkartea eta erabiltzailea, Donostiako Epaitegien eta Tribunalen mende jartzen dira.

2.- PRIBATASUN POLITIKAK

Zure pribazitateak zuretzat zenbateko balioa duen, Badihardugu Euskara Elkartean jakinaren gainean gaude. Zurekin harremanetan jartzeko, zerbitzuak edo produktuak, edo eskatutako informazioa bidaltzeko datu pertsonalen bat eskatzen badizugu, zure izena edo zure e-mail-a adibidez. Kasu horretan eta zuk bidali baino lehen, datuak gordeko ditugula eta zertarako erabiliko ditugun jakinaraziko dizugu.

Ez daukazu datu guztiak eman beharrik: zurekin kontaktuan jartzeko edo behar duzun informazioa bidaltzeko beharrezkoak direnak soilik. Izartxo batekin (*) seinalatuko dizkizugu, eta horrek ez du esan nahi, beharrezkoak ez diren datuak ematen ez badira, kalitate gutxiko zerbitzurik jasoko duzunik.

Emandako datuak fitxero batean edo gehiagotan gordeko dira. Honek, hauen tratamendu automatikoa ahalbideratzen du, eta honela bizkorragoak izango gara zerbitzuak emateko garaian. Fitxeroak, dituzten datuen arabera, dagokien babes mailan Datu Babes Agentzian erregistratuak daude. e-mail baten bitartez edo honako helbidera, Badihardugu Euskara Elkartea, Otaola Hiribidea 1, 20.600 Eibar (Gipuzkoa), eskutitz baten bitartez, Datu Babes Legeak esaten duen bezala, kontrakotasun, sarbide, zuzenketa eta ezeztapen eskubideak erabiltzeko aukera izango duzu.

Hirugarrenen tresnak

Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko. Google Analytics erabiltzen dugu, hain zuzen,  erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu.

Erabiltzaileen eskubideak

Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara idatz dezake.

Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.

3.-COOKIE POLITIKA

Web guneak ondo funtzionatzeko, bertara sartzen den ordenagailuaren informazioa lortzea beharrezkoa da. Adibidez, gunean jasotzen dituen bisitak zenbatekoak diren edo erabiltzaile bakoitzak zer nabigatzaile mota erabiltzen duen jakiteko edo erabiltzailea orrira sartzen den bakoitzean aukeratutako hizkuntzan agertzea lotzeko. Informazio horrek ez digu zuri buruzko informazio pertsonala edo zure ordenagailuaren edukia ezagutzera emango.

Esandako identifikaziorako, zure ordenagailuan denboraldi batez biltzen diren "Cookie" izeneko fitxero batzuk gordetzen dira. Kaltegabekoak eta tamaina txikikoak dira. Web orrira sartzen zarenean, orriak automatikoki "cookie"-ak kontsultatzen ditu, eta horri esker, aurrez aurretik aukeratutako hizkuntzan agertuko da orria, aurreko aukeraketaren arabera eduki espezifikoa erakutsiko zaizu, leku pribatuetarako sarbidea edo "erosketa saskia" sistema bat egongo balitz produktuen gordetzea, gauza askoren artean.

Zure nabigatzailea "cookie"-ak ez onartzeko konfigura dezakezu, baina kasu horretan ezin izango dituzu web orriaren funtzionaltasun guztiak erabili.

Honakoak dira, besteak beste, Badihardugu.eus-en erabilitako cookieak:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editoreak berak kudeatu eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen ekipamendu batetik.
  • Hirugarrenen cookieak: cookie hauek erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editorea ez den beste batek kudeatzen dituen ekipamendu batetik.
  • Saioko cookieak: cookie mota hau datuak erabiltzailea web orrialde batean sartzen den unean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta dago.
  • Cookie teknikoak: cookie hauek erabiltzaileari aukera ematen diote web orri, plataforma edo aplikazioan zehar nabigatzeko eta web orriak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Analisirako cookieak: cookie hauek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), badihardugu.eus-era zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute.

Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:

· Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en
· Explorer: https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
· Firefox: https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences
· Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.

Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartiaren cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartiaren jakinaraziko dira.

Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio Badihardugu Deba Ibarreko Euskera Alkartiaren cookien politikari ere.

Eguneratzea eta cookie/pribatutasun-politika aldaketak Cookie-politika aldatu egin daiteke, lege- eta araudi-betebeharrak errespetatuz eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren mandatuei jarraituz. Hori dela-eta, noizean behin politika irakurtzea gomendatzen dugu.
Aldaketa nabarmenak egitekotan, erabiltzaileei jakinaraziko zaie webgunearen bitartez.