« Itzuli albistegira

Labayru Gaur aldizkari berria

2004-06-15  ¦  Badihardugu

Labayru Ikastegiak aldizkari barria argitaratuko dau, bere webgunean bertan. 2004ko ekainan argitaratu da lehenengo zenbakia, eta hamabost egunero kaleratuko da.

Labayru Ikastegiaren helburua, euren lanarekin zerikusia dauken albisteak eta informazioa kaleratzea izango da. Labayruren webgunean bertan kontsultatu leike, helbide honetan Aldizkariaren izena Labayru Gaur izango da.

Ekaineko lehenengo zenbakiko barriak honeexek dira: * Ander Manterolagaz berbetan

  • Derioko Udako XXXV. ikastaroa
  • Mendebalde Kultura Alkartea
  • Ekilikua: Euskal sinonimoen ahozko bilduma
  • Adolfo Arejita euskaltzain osorako gai

Labayru Ikastegia, 27 urte beharrean

Labayru Ikastegia, ekimen pribatuz sortua, 1970 urtean hasi zan lanean, eta 1977an eregi zan legezko nortasunaren jabe eukan erakunde modura.

Eleizbarrutiko Ikastegi honen Sortzeko Erabagi-Agirian bertan be gure elizbarrutiaren eginbeharretariko bat euskal kulturaren berarizko balioak aintzat hartu eta euroi aurrera eragitea dala jasoten da. Hain aberatsa eta bakarra dan kultura hau ondo preziatzen dala erakusteko gogoa be gogoratzen da bertan, eta honekin batera, kultura hau laguntzarik handienaren premian dagoala.

Estatutoetan –bigarren artikuluan– Labayru Ikastegiaren helburu nagusia Euskal Herriaren kultur balioak garatu eta eguneratzearen alde izango diren zereginei ekin eta zerbitzuak eskaintzea dala zehazten da.

Helburuok lortzeko, Ikastegionek leku bitan egiten dau lana: Egoitza eta Hizkuntza Arloa Bilbon daukaz ("Mikel Zarate" Literaturako Iker Mintegia, euskera eskolak eta Itzulpen Zerbitzua be bertan dagoz); Etnografia Arloa, Euskal Biblioteka (euskalgaia jorratzen daben liburuakaz osaturiko liburutegia), zerbitzu kartografikoa, argazki-laborategia eta artxiboa eta argitalkuntza zerbitzua Derion.

Derion dago Euskal Heriko Atlas Etnografikoaren Idazkaritza Teknikoaren eta Idazketarako batzordearen egoitza be.