« Itzuli albistegira

Zarauzko ahozko ondarea jasotzeko beka

2004-04-18  ¦  Badihardugu

Zarauzko Udalak herriko ahozko ondarea jasotzeko beka-deialdia aurkeztu du. Deialdia maiatzaren 24 arte egongo da zabalik.

Zarauzko Udaleko Euskara Batzordeak Zarauzko euskara aztertzea eta ahozko tradizioa eta kultura ondarearen gaineko ikerlana egitea helburu duen beka deialdia egin du. 12.000 euroko beka emango du, eta maiatzaren 24a arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Ikerketa-lanaren ezaugarrien artean, lana osorik euskaraz egitea, originala izatea eta beka esleitzen den egunetik 12 hilabeteren buruan amaitzea dira.

Beka deialdian parte hartu nahi duenak ere baldintza batzuk bete behar ditu, hala nola, erdi edo goi mailako unibertsitate tituluduna izatea eta EGA titulua izatea. Banakoek ez ezik, taldeek ere parte hartu ahal izango dute deialdian. Azken horiek beka jasotzen badute, arduradun bat izendatu beharko dute.