"Gu eta gure hizkuntzak" jaialdia Oñatin
2004-09-10 ¦ Laixan Euskara Elkartea
Oñatiko Laixan Euskara Elkarteak ekitaldi polita antolatu du irailaren 17 eta 18rako. Izenburua: "Gu eta gure hizkuntzak - Nos e as nosas linguas - Nosaltres e les nostres llengües." Idazleak, poesia, kalejira, errezitaldiak, gastronomia... Hauxe da Laixanetik bidali diguten egitaraua.
Irailaren 17an
19.30ean: Olerkigintzaren inguruko solasaldia eta olerki errezitaldia. Olerkari gonbidatuak: Galizatik, Xosé Mª Álvarez Caccamo eta Catalunyatik, Miquel Desclot.
Lekua: Kultur Etxean.
Sarrera doan.
Irailaren 18an
11.30ean: Kalejira gaitero galiziar, trikitilari eta txistularien eskutik.
12.30ean: Jaialdiaren hasiera: txalapartariak, bertsolariak, txistulariak, trikitilariak eta gaiteroak.
13ean: Gonbidatuei harrera eta Catalunyako castellersak, euren musika taldearekin.
Goiz osoan zehar, Galiza, Catalunya eta Euskal Herriko gastronomi dastaketa izango da plazan.
19.30ean: Poesia errezitaldia: Harkaitz Cano, Tere Irastortza, Miquel Desclot eta Xosé Mª Álvarez Caccamo.
"Poesia Antologia, Galeusca (2003-2004)" poema liburuaren aurkezpena, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.
Lekua: Santa Ana Antzokian.
Sarrera doan.
22.30ean: Gu eta gure hizkuntzak.
"Irakurketak, kantuak & hibridoak".
Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.
Lekua: Kiroldegiko pilotalekuan.
Sarrerak: aurrez, Laixanen, Kultur Etxean, Turismo Bulegoan eta ohiko tabernetan, 8 eurotan. Egunean bertan, takillan, 10 eurotan.
Egun osoan zehar, 3 hizkuntzatan argitaratutako eskuko hiztegitxoa banatuko da.
- Egitaraua jaitsi nahi baduzu, hemen PDF formatuan
- Hiztegitxoa (hiru hizkuntzatan: euskara - galiziera - katalana)