"Jolasleku ibiltaria" Bergaran. Euskara, jolasak, eta kantuak.
2004-10-04 ¦ Badihardugu
Bergarako Jardun Euskara elkarteak "Jolasleku ibiltaria" ikastaroa antolatu du urrirako.
Hemen da aurten ere, bosgarren urtez, "Jolasleku ibiltaria". Bergarako Jardun euskara elkartea da antolatzailea, eta haurrei jolasak eta kantuak irakastea du helburu.
Urrian izango da, eta 6-12 urte bitarteko haurrek hartu dezakete parte. Haurrei jolasak irakastea, eta jolas horiek euskaraz egitea da ikastaro honen helburu nagusia. Horrekin batera, haur-kantak ere ikasiko dituzte.
Hainbat jolas eta joku ezagutzeko aukera izango da.