« Itzuli albistegira

Leintz inguruko euskara eta ahozko ondarea

2004-11-23  ¦  Ahozko Ondarea

Leintz aldeko udaletxiak (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Gatzaga) eta Badihardugu Euskera Elkartiak lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe, bertako euskeria eta ahozko ondaria jaso eta aztertzeko.

Badihardugu Euskera Elkartiak urtiak daroiaz Deba Ibarreko euskeria eta ahozko ondaria jasotzen. Jende nagusixari grabaziņuak egin, datuak jaso, aztertu, argitalpenak egin... Orain dala pare bat urtetik martxan dauka Deba Ibarreko Ahotsak proiektua.

Lan horretan hainbat lagunek dihardue, eta bailarako euskera elkarte gehixenak hartzen dabe parte. Udal batzuen babesa be jaso dau proiektuak, esate baterako, Bergara, Antzuola, Soraluze, Mallabia, eta Elgeta.

Oraingo honetan, Leintz inguruko hiru udaletxiak be bat eitten dabe proiektuaz: Eskoriatza, Aretxabaleta eta Gatzagako udalak.

Azaruaren 30ian izenpetuko da hitzarmena, eta hasiera batian 2006. urtera artekua izango da.