Orioko udalak haur-hizkerako hiztegi bat eta haur-kanten CD bat oparituko die ume jaioberri guztiei
2004-11-24 ¦ Badihardugu
Herriko familietan euskararen transmisioa indartzea eta gurasoei prozesu honetan duten garrantzia zein den ikusaraztea da ekimenaren helburua. Euskararen transmisioan duten garrantziaz jabetzeko, Orioko Udalak herrian umea izan duten guraso guztiei egiten die opari hori.
Orioko udalak ekimen berri bat ipini du martxan. Ume jaioberri bakoitzari haur-hizkera jasotzen duen hiztegi txiki bat eta haur-kantak dituen CD bat oparituko dizkie. Herriko familietan euskararen transmisioa indartzea eta gurasoei prozesu honetan duten garrantzia zein den ikusaraztea da ekimenaren helburua.
Udaleko arduradunek esan dutenez, orain arte euskarazko transmisioa berez gertatzen zen Orion, modu naturalean. Hala ere, eten txiki bat gertatzen ari dela jabeturik, kontu horri heltzeko ordua iritsi dela pentsatu dute.
Orion umea jaiotzean, opari mordoa egiten ditu, beraz, udalak: Iņigo Manterola margolariak kanpainarako egindako Familia koadroaren erreprodukzioa; Olatz Zugastik grabatutako Bulun-bulunka lo-kanten diskoa; euskararen transmisioari buruzko bertso batekin UEMAk argitaratutako postaltxo bat; eta haurrekin erabiltzen diren hitzen bilduma txiki bat.
Berriak dakar informazio gehiago.