Badihardugu Durangoko Azokan
2004-11-26 ¦ Argitalpenak
Durangoko Azokia badator! Datorren astian, abenduak 3a da Durangora dana montatzera juateko eguna eta azokia bera 4tik 8ra izango da, egunero goizeko 10:30etatik iluntziko 8etara. Gaiñera aurten ez da egongo ez umien egunik eta ezta profesionalen egunik be. Aurten be, 4. urtez jarraixan, Badihardugu Euskera Elkartia bertan egongo da.
Aurten be iazko lekuan eukiko dogu standa, artekale 12-13an. Eusko IKaskuntza eta Labayru Ikastegixan stand-en artian egongo gara.
Aparkatzeko lekua egongo dala pentsatzen dot, ze txarteltxo bat baildu dabe, akreditaziño bat. Hori bai, akreditaziñuak biharko dira horretarako. Eskatu gure Buleguan (943 12 17 75).
Liburu gehixenak jasota dare. Aurten 120 titulo inguru eruango doguz, betiko moduan gehixenak liburuak, baiña bideoren bat eta Oñatiko dvd bat be badaroiaguz.
Eta amaitzeko, bailarako katalogua inprentan dago. Ederto geratu da eta Azokarako prest eukiko dogu. Deba Ibarreko argitalpenen katalogoa.
Badihardugu eta Deba Ibarreko udalak
Urtero moduan, Deba Ibarreko 17 udalekin daukagun lankide hitzarmenari esker, gure eskualdian kaleratu dira euskerazko ehundik gora liburu eruango dittugu Durangoko euskal liburu eta disko azokara. Hemen zerrenda osua.
- Akilino Amuategi, (1877-1919): XX mende hasierako mitinlari sozialista euskalduna.
- Anastasio Arrinda: herriko apaiza baino zerbait gehiago = algo más que un párroco de pueblo
- Antzinako Eibar: etnografia gaiak = temas de etnografía del antiguo Eibar.
- Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma
- Antzuolako alardea. Mairuen jaialdia
- Antzuolako baserriak eta errotak
- Antzuolako hizkera
- Antzuolako larru ontzea
- Antzuolako ohitura zaharrak
- Aramaio eta Arrasate.
- Aramaioko euskara
- Aramaioko joko eta jolasak
- Aramaioko Lore Jokoak. Juegos Florales de Aramaio 1899
- Aretxabaletako Andra Mariaren Zeruratze Parrokia: XV.mendetik gaur egunera
- Aretxabaletako bainuetxeak
- Aretxabaletarako idazkera liburutxoa
- Arrasate gure herria
- Arrasateko emakumeak XX. Mendean
- Arrasateko euskara
- Arrasateko toponimia
- Arrasateko Txoko Naturalak
- Barne-barnetik
- Berbeta Berua
- Bergara: Hiria erdi aroan
- Bergara: kale izendegia = Callejero
- Bergarako biztanlegoaren historia
- Bergarako Euskara
- Bizi izan juat
- Burdina: errementariak eta perratzileak
- Cesareo Gabarain
- Dantzan
- Deba haraneko historiaurrea
- Deba Ibarreko euskeria
- Deba Ibarretik euskararen herrira
- Deba: gazteak eta euskara
- Debako Udalerria: alderdi historikoak bertako dokumentuetan oinarriturik (1294-1894)
- Eibar 1346-1996. Ekarpen historikoak. Aproximación histórica
- Eibar Argipean- Cien años de fotografia. Castrillo Ortuoste Fondoa
- Eibar eta Elgetako Toponomastika
- Eibar ezagutzen lehen hezkuntzarako ikas unitatea
- Eibar Industrial (pelikula) (2 edizioa)
- Eibar Kantuz Kantu
- Eibar: gaiak, idazlanak = Eibar: temática y trabajos literarios
- Eibar: orígenes y evolución (siglos XIV al XVI)
- Eibarko aditza
- Eibarko basarrixak: Dabid Arriolan omenez
- Eibarko bilakaera soziolinguistikoa (1981-1991) eta 1995-2000 jardunbiderako oinarriak
- Eibarko Efemeridiak
- Eibarko elkarte gastronomikoak
- Eibarko euskara: gutxiespenaren historia
- Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea
- Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk
- Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua
- Eibarko euskeriaren unidade didaktikua
- Eibarko gatxizenak
- Eibarko hegaztiak
- Eibarko hiri-toponimia
- Eibarko historiaren laburpena
- Eibarko Hiztegi Etnografikoa. Natura, Baserria, Lanbideak, Ohiturak
- Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia
- Eibarko Ikastolaren historia txikia: 1960-1994
- Eibarko Klub Deportiboa: 75. urteurrena, 1924-1999
- Eibarko kuadernuak, 1. Monografía descriptiva de esta noble y leal villa Guipuzcoana
- Eibarrera jatorraren bidetik
- Eibarreraz idazteko oiñarrizko erizpidiak
- Elgetako mapa toponimikoa
- Elgoibar barne-barnetik (bideoa)
- Elgoibarko Basarrixak
- Elgoibarko ondare historiko artistikoa: Arkitektura zibila
- Ermua eta Eitzako Euskara
- Ermua-Eitzaga. Leku-izenak. Gure izanaren barrena
- Ermuko Hiriko zuhaitzen gida
- Erretratu zaharrak
- Eskoriatzako bainuetxea
- Eskoriatzako ohar monografikoak
- Eskoriatzako udaletxeen historia
- Euskal Deiturategia: Patronimia
- Euskal hizkuntza komunitatearen bizi-indar etnolinguistikoa
- Euskara euskalkiak: Eibar 1985
- Eustaquio Aguirreolea, pintore eta argazkilaria.
- Eztenkadak
- Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar
- Gelatxo
- Gregorio Atxa-Orbea, "Orbe" bertsolaria
- Gregorio Santa Cruz dantza maisua: Gregorio Santa Cruz, 1898-1980, bizitza eta lanak
- Hizkuntza/Hezkuntza jardun ihardunaldiak
- Ibiltarixanak
- Idatziak
- Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak
- Ideologiak eta mugimendu politikoak Bergaran
- Ipuinak
- Iriaun, frantsesen urrea eta Elosu
- Juan Bautista Gisasola: 1885-1948
- Kalegoengo Frontoi Zaharra
- Kantu Liburua
- Kontatzeke lagata
- Kooperatibak eta euskara
- La música en Eibar = Eibarko musikoak
- Laixetan, garixetan: basarrixa Eibarren
- Las ermitas de Eibar
- Leintz bailarak 500 urte Gipuzkoan (1497-1997).
- Linua, Ehuna, Artilea
- Mexikotik barrena
- 1685eko Kopla Zaharrak
- Nire haurtzaroko Arrasate. Historia eta aro berri baten oinarriak
- Olerkiak
- Oñatiko euskeriaren Aditz-atalak
- Postalerako luxexko
- Rekopilaziñua: tirak pillatuta
- San Roke ermita
- Sei arrasto Eskandinavian
- Sokamuturra
- Soraluzeko Baserriak. Gidaliburua 2003
- Tailerrerako hiztegi teknikoa: erdara-euskara
- Tolerantzia
- Trena Debara heldu zeneko lehen mendeurrena
- Txirrindularitza: 1910-1993: Eibar
- Txondorrak, karobiak, elurzuloak
- Udalarekin euskaraz
- Ume txikientzako kantu eta jolasak
- Umore Giroan
- Zezen nafarrak Debara egindako azken bidaiak
- Zirikadak
- Zura: arotzak eta etxegileak