Durangoko Azoka hasi da
2004-12-04 ¦ Argitalpenak
Gaur hasi da Durangoko azokaren 39. jardunaldixa. Jende aldetik polito, giro ederra, eta inoiz baino argitalpen gehixago. Badiharduguk be hantxe dauka bere mahaixa, Artekale 12an. Aurtenguan 120 liburutik gora eruan dittugu. Deba ibarreko katalogua be argitaratu dogu.
Azken 4 urtiotan moduan, aurten be Durangoko Azokan dago Badihardugu euskera elkartia. Deba ibarreko 17 udaletxiekin daukan lankidetza-hitzarmenari esker, eskualdeko euskerazko argitalpen guztiak eruaten dittu Badihardugu euskera elkartiak. Aurten 120 liburu, bideo eta DVD baino gehixago egongo dira gure stand-ian.
Aurtengo nobedadia, Deba Ibarreko argitalpenen katalogua izango da, gure bailaran kaleratu diran euskerazko lan guztien zerrendia.