« Itzuli albistegira

Durangoko azoka: giro ederra eta salmenta onak

2004-12-09  ¦  Badihardugu

Atzo itxi zan "Durangoko Azokaren 39. ediziñua":http://www.durangokoazoka.com/azoka04/stands_e.asp. Jende guztian arabera, igez baino jende gitxiago; salmentak jeitsi, baina liburuak eta diskuak ikusteko askoz aukera hobia aurtenguan. Badiharduguren aldetik, gustora: inoiz baino salmenta gehixago, giro ederra, eta jendian aldetik oso harrera ona.

Atzo jaso genduzen liburu guztiak Durangon. Sei egunian mahai gainian egondako liburuak hartu, eta barriro etxera bueltan. Hori bai, juandakuak baino askoz gitxiago etorri dira, aurten be salmenta onak euki doguzelako Badiharduguren erakusmahaixan.

Gure helburua ez da salmenta izugarrixak eukitzia, beste bat baizik: normalian jendiak liburudendetan topatzen ez dittuan liburuak Durangon lekua eukitzia, eta gure bailarako euskerian eta historixian inguruko argitalpenak jende aurrian aurkeztia.

Eta hori helburuori ondo be ondo lortu dogu aurtenguan be. 2001. urtian juan giñan lehelengoz. Stand bakarra eta 40 liburu besterik ez. Aurten stand bi eta 120 liburutik gora, %95a euskeraz.

Salduenak

Edozein azoka amaittu eta beti galdera berbera: "salduenak?". Azokan, beste batzuen artian, Harkaitz Cano, Sarrionaindia, Pako Aristi, Jokin Muñoz, Jon Arretxe, Txiliku eta Toti Martinez de Lezea izan ei dira gehixen saldu dabenak.

Diskuen artian, izen "klasikuak" nagusi: Kepa Junkera, Gari, Hiru Truku... Baina talde gazteago batzuk be ate-joka, Kokein eibartarrak tartian.

Eta Badiharduguren mahaixan? Betiko moduan, Bergarako udalak kaleratutako umien kantuak oso harrera ona euki dau, eta Berbeta berua be asko saldu da. Lanbide zaharren inguruko bildumia be bai; Eibarko hiztegi etnografikoa be ederto saldu da... baina oro har liburu gehixenak saldu dira politto.

Antolatzailiak be pozik

Ez da heldu igazko bisitari kopurura, baina halan da be, 120.000 bisitari inguru, eta salmenta onak. Gainera, hitzaldi interesgarri eta jendetsuak egon dira (Atxaga, Iturriaga, Txillardegi...), Plateruena kafe antzokixa ezagutzeko aukeria euki dogu (egunero gainezka) eta haurren txokuak be harrera ona euki dau.

Informaziño gehixago:

  • Sustatu: Jon Irazabal: Durangoko azoka finkatuta dago
  • Berria.Info: Bukatu da, akabo
  • Gara.Net: "Buen balance para una feria que mira ya hacia su 40ª edición":http://www.gara.net/idatzia/20041209/art91731.php
  • Diario Vasco: "Durango se asienta sin llegar al récord de 2003":http://www.diariovasco.com/pg041209/prensa/noticias/Cultura/200412/09/DVA-CUL-227.html