Badiharduguk OAI ekimenean parte hartu du
2004-12-10 ¦ Argitalpenak
Joan zen eguastenean aurkeztu zen Durangoko azokan OAI ekimena. "OAI: Estandar ireki bat, Interneteko liburutegi nazional baterako abiapuntu". Horixe izan zen hitzaldiaren izenburua, eta Badiharduguk ere parte hartzen du proiektu honetan.
Eguasten arratsaldean izan zen aurkezpena, Durangoko azokaren egitarauaren barruan. Bertan izan ziren hizlari Codesyntax enpresako eta Deustuko Unibertsitateko Deli taldeko arduradunak.
Bertan azaldu ziguten zer den OAI eta zertarako eta zergatik erabili beharko genukeen.
Zer da OAI?
OAI da ingelesez Open Archive Initiative deritzana, Artxibo Irekietarako Ekimena. Jakintza akademikoaren argitalpena, hedapena eta katalogazioa, Internet bidez nola egin; horren inguruan lan asko egin da, eta hauxe da emaitza.
Erregistro bibliografikoen hedapen eta katalogaziorako tresna bat da, beraz, OAI. Baina liburuetako datuen trukerako baino askoz gehiagorako balio du honek: inplementazio desberdinek balio dezakete liburuak saltzeko, faksimil digitalak sarean jartzeko, artikulu akademikoen argitalpena, liburutegiko katalogo kontsulta...
Funtsean, Interneteko albiste eta informazio freskoaren zabalkundean RSS Feed-ak direna, OAI da liburu eta artikulugintzan.
Demoa sarean dago honezkero.
Lehen urratsak Euskal Herrian
Proiektu horrek lehenengo urratsak eman ditu Euskal Herrian Codesyntax eta Deli taldeen bultzadari esker, eta hasierako fase honetan beste zenbait talde, elkarte eta argitaletxeren laguntza ere izan du, tartean Badihardugu Euskara Elkartea.
Beste batzuen artean, beste hauek ere bai: Gaztelupeko Hotsak, Gerediaga elkartea, Inguma datubasea (UEU), Megadenda.com (Zabaltzen, Plazagunea eta Elkar), Armiarma proiektua (Susa) eta Lanbide Ekimena (hainbat erakunde).
Informazio gehiago: