« Itzuli albistegira

Sakanako Hiztegi Dialektologikoa

2004-12-15  ¦  Argitalpenak

Kalian dago Sakanako Hiztegi Dialektologikoa. Jose Luis Erdiziaren lana da, eta Nafarroako gobernuak argitaratu dau.

Lehenagotik be badauka Erdoziak Sakanako hizkeraz beste liburu bat: "Sakana Erdialdeko Euskara" (Jose Luis Erdozia Nafarroako Gobernua, 2001). Bere doktoretza tesirako egindako ikerketa-lana da.

Oraingo honetan hiztegixa da landu daben atala, aurrekuan jorratu barik geldittu jakon alorra. Azkenengo 3 urtietan egin dau lan kontu honetan eta hainbat berba, adiera eta esamolde batu dittu.

Zorionak Jose Luis. Aurreko lana bezin ona bada, mereziko dau irakortzia.

Hauxe da liburuaren fitxia:

Sakanako Hiztegi Dialektologikoa
Jose Luis Erdozia Mauleon
ISBN: 84-95438-17-8
Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2004.
23,5 x 16 cm; 416 o.; azal arrunta.

Esku artean dugun lan honetan, lexikoa biltzea izan da halburu nagusia, Nafarroako mendebaldean, Araba eta Gipuzkoarekin muga eginez, dagoen Sakana haraneko hizketerakoa, hain zuzen ere. Lexikoa biltzeaz gain, jasotako hitzak aztertu dira, sarrera bakoitzari buruzko hainbat datu esanguratsu bertan bildu direlarik, hiztegi itxura emanez, aurrerago, sarrera bakoitzaren egitura azaltzerakoan, ikus daitekeen moduan.

"Euskaltzaindiaren webgunian informaziņua":http://www.euskaltzaindia.net/argitalpenak/index.asp?izenburua=Sakanako+Hiztegi+Dialektologikoa