Urretxu eta Zumarragako euskara. Xabier Lasa, 2004.
2004-12-21 ¦ Argitalpenak
Orain dala egun batzuk aurkeztu da Urretxu eta Zumarragako euskeria batzen daben liburua. Xabier Lasa hizkuntzalarixa da egilia. Liburuarekin batera, argazki bilduma bat, soinu-fitxategixak eta bideoak be badaukaz.
Xabier Lasa urretxuarra da, filologua, eta lau urte igaro dittu bere herriko eta Zumarragako euskeria jasotzen eta aztartzen. Azterketa sakona egin dau. Liburuan, dialektologian lantzen diran alor gehixenak batu dittu: fonetika, fonologia, azentua, morfologia, sintaxia eta lexikoa. Amaieran, elkarrizketen transkribapenak daukaz.
Barrikuntza haundi bat be badaka, baina, lan honek. Liburuaz gainera, CD bat be badauka. CD horretan, argazki zaharrak, barrixak, eta elkarrizketen pasartiak batu dittu, Urretxu eta Zumarragako euskeria entzun ahal izateko.
Tarteko hizkeria da Urretxu eta Zumarragakua, Goierri eta Urolakoen tartekua, eta Deba Ibarreko ikuturen batekin. Lasak etaratako ondorixuen arabera, badirudi azken urtiotan Goierriko formen aldeko joera dagoela, mendebalderagoko eredu eta formak baztartuz.
Lanaren laguntzailiak: Zintzo-Mintzo euskara elkartea, Urretxuko Udala eta Zumarragako Udala.
Zorionak Xabier.