"Ortik eta Emendik" (Justo Mokoroa) sarean
2005-03-02 ¦ Ahozko Ondarea
Justo Mokoroa idazle eta euskaltzaleak bere bizitzan zehar bildutako 92.000 esapide, sarean jarri dira www.hiru.com webgunean.
Justo Mokoroa abade eta idazle tolosarrak urtietan zihar bildutako esapidien datu-basia Interneten ipini dabe, edozeinek kontsultatzeko moduan. Gaur argitaratu da albistia Sustatun, nahiz eta Mokoroaren bilduma juan zan astetik sarian egon.
Mokoroak urtiak igaro zittuan Euskal Herriko hainbat baztarretan euskal esapidiak jasotzen. Berak batutako lan guztia 1990. urtian argitaratu zeban Labayruk, Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. Orain Interneten kontsultatu leike.
Bilduma horretan 92.147 esapide dagoz. Bilatzaile baten bittartez, nahi dogun esapidia topau geinke, eta euskalkixen arabera be egin geinkez bilaketak.