Gure inguruko toponimoak batzen dittuen lan bi kaleratu dira
2005-03-11 ¦ Toponimia
Atzo bertan aurkeztu ziran bixak. Batetik, Eibarko mapa toponimikoa; bestetik, Zaldibarko toponimia batzen daben liburua.
Atzo (martixak 10) goizian aurkeztu zan Eibarren Eibarko mapa toponimikoa
Orain dala pare bat urte hasittako proiektua da, eta herriko baso, mendi eta erreken izenak batzen dittu. Asier Sarasua eta Itziar Alberdi izan dira toponimuak jasotzen jardun dabenak, eta Ego Ibarra batzordia izan da arduraduna. Aurkezpenaren inguruko datu batzuk eta erretratuak hamen.
Zaldibarren be bertako toponimia jaso dabe. Kasu honetan, Euskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae bilduma barruan kaleratuko da.
Kasu honetan be ahozko itturrixak eta idatzizkuak batu dittue.
Proiektuaren inguruko datu gehixago Anboto.org webgunian.