Oskorriren disko berria jasoko dute Donostiako jaioberri guztiek
2005-03-15 ¦ Hemeroteka
Joan zen ostegunean aurkeztu zen Donostian. Euskararen Udal Patronatuak CDa familian euskara transmititzen laguntzeko erabiliko du. "Doktor DO Re Mi eta Benedizebra" izango da diska berriaren izenburua.
Hemendik aurrera, Donostian jaioko diren haurren gurasoek Doktor DO Re Mi eta Benedizebra, Oskorriren lan berria, jasoko dute etxean. Oskorriren bilduma honek harremanetan jarriko ditu euskara eta haur jaioberria, oso modu naturalean gainera, kanten bidez. CD honekin familia barruko euskararen erabilera indartu nahi du Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta, horrela, hizkuntzaren transmisioa ziurtatu.
Euskaraz.net webgunetik jasota.