Oņatieraren inguruko jardunaldiak
2005-04-25 ¦ Euskalkia
Aste honetan izango dira lehengo aldiz, "Oņatieraren inguruko jardunaldiak". Apirilaren 26, 27 eta 29an, Oņatin bertan. Hitzaldixak, mahaingurua eta omenaldixak. Egitarau politta.
Euskararen jatorria eta bilakaera historikoa.
Xabier Kintana eta Jurgi Kintana
Apirilak 26, martitzena.
Kultur Etxeko Zinema Aretoan
Ordua: 19.30
Nortzuk gara euskaldunok, euskara dugunok? Noiztik gure hizkuntza hau gurekin? Zein da mendetan zehar jasan izan dituen aldaketak?
Mahaingurua: Deba Ibarreko azpieuskalkien inguruko gainbegirada.
Asier Sarasua, Gerardo Elortza, Roberto Altuna. Moderatzaile lana, Oihana Elortza.
Apirilak 27, eguastena
Kultur Etxeko Zinema Aretoan
Ordua: 19.30
Deba Ibarreko azpieuskalkien inguruko gainbegirada. Gure azpieuskalkiaren, oņatieraren, ezaugarriak. Grafiaren auzia. Oņatiera baturik, bai ote? Zer du gure berba gozo honek haraneko beste hizketa bikainekin erkatuta? Zer antzekotasun eta ezberdintasun? Zer egiten du maite eta hurbileko?
Kandido Izagirreri, Luis Villasanteri, Bitoriano Gandiagari omenaldixa
Paulo Agirrebalzategi eta Pello Zabala.
Apirilak 29, eguakotxa
Santa Ana Antzokian
Ordua: 19:30
"Iturri zaharretik edaten du, ur berria edaten, hitz bizia aditzen, beti berri den hitza, betiko hizkuntza zaharretik". Zenbaten aiton-amonen ekarpena, ekarpen apala, xumea denboraren joanaz ahaztu izan da, betirako. Ikasi nahi zuten aditu askoren mira eta errespetuari esker, haien jakintza jaso izan da eta haien uztak gugan dirau berpizturik. Arantzazutik gertu, jakintsuak beste hainbat berriemaile jakintsurekin hizketan, eleketan, berba garbia nola egin behar den ikasten.