« Itzuli albistegira

Orotariko Euskal Hiztegia amaitu dute

2005-04-28  ¦  Hemeroteka

Hemezortzi urte igaro dira lehenengo liburukia argitaratu zenetik eta dendetan da honezkero Orotariko Euskal Hiztegiaren azken alea.

Iturria: Sustatu.com

Koldo Mitxelenak 1970ean hasi zuen lana amaitu du orain Ibon Sarasolak zuzendutako zazpi laguneko lan-taldeak.

Hiztegiaren azkeneko liburukia, Ut-Zuz edukia duena izan da. Guztira 16 liburukik osatzen dute hiztegia, 125.987 sarrera eta 14.028 orrialderekin. Hemezortzi urtetako lan luzea izan da, baina hortxe dago, kalean, Orotariko Euskal Hiztegia.

Hiztegiko sarrera bakoitzak, lehenengo, hitzaren esanahia eskaintzen du gaztelaniaz eta aurreko hiztegigileek esandako guztia ere jasotzen du. Ondoren, literatur tradizioko adibideak ematen ditu, urtea ere aipatzen duelarik. Hala, erabiltzaileak jakin dezake idazle handiek nola erabili duten delako hitza.

Edizio digitala prestatu nahi dute orain

Datu-basea osatzen jarraituko du orain lan-taldeak. Edizio digitala egitea nahi dute, hiritarrei kontsultak egiteko aukera eskaintzeko.