Elgetako euskerian inguruan pare bat ekitaldi
2005-05-06 ¦ Euskalkia
Datozen egunotan Elgetako euskeria hizpide izango da gure artian. Gaur (barixakua, maiatzak 6), hitzaldi bat; datorren astetik aurrera, ikastaro bat.
Gaur, maiatzaren 6xa, Alberto Telleria elgetarrak hitzaldi bat emongo dau herriko euskerian inguruan:
Elgetako euskararen egoera
Lekua: Elgetako liburutegixa
Ordua: 19.30
Hitanoaren inguruko ikastarua
Udalak antolatuta, eta Juan Martin Elexpuru bergarra maixu dala, "Hikaren gaineko ikastaroa" egongo da datozen astiotan. Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra, martitzen eta eguenetan 20.00-22.22 bittartian. Eskolak Kultura Etxian izango dira.
Ikastaruan Elgeta eta inguruko hiketia aztertuko da, gehixenbat alderdi praktikotik begiratuta.
Ikastaruan parte hartzeko, udaletxera deittu bihar da maiatzak 11 baino lehenago, eta 10 euro ordaindu.