Begoņa Bilbao hil da
2005-05-12 ¦ Ahozko Ondarea
Begoņa Bilbao idazle eta euskaltzale bermeotarra hil da. Gaur izango da bere elizkizuna Bermeon. Begoņak bere herriko euskeria aztertu zeban, eta lan eder bi laga doskuz: "Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak" eta "Bermeoko euskera kresaltsua. Aditza eta fonetika".
Informaziņo gehixago Berria.infon eta Xabier Mendigurenen blogean.
Maitez isuria ez da ahazten
Berria.
Begoņa Bilbao hil da, askotariko lanek osatutako ondarea utzita: ipuin sarituak, Bermeoko euskarari buruzko liburuak, Palestina, zure mina
nobela eta 'Bermeo basatia'-ren itzulpena, besteak beste
JUAN LUIS ZABALA Azken urteetan minbiziarekin egindako borroka galduta, herenegun hil zen, 72 urte zituela, Begoņa Bilbao Alboniga idazlea, eta gaur emango diote azken agurra, 19:00etan, Bermeoko eliza nagusian. Literatura idazteari berandu baina gogotsu ekin zion Begoņa Bilbaok, 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera batez ere. Irun Hiria, Lizardi eta beste hainbat sari garrantzitsu irabazi zituen, eta iaz eman zuen argitara bere lehen nobela: Palestina, zure mina. Aurretik, Bermeoko euskararen inguruko liburu bi zituen argitaratuak.
1932ko azaroaren 23an sortu zen Begoņa Bilbao, Bermeon. Ana Lupe Fernandez Bilbao Lupe kantariaren ama zen, eta Lupek 70eko hamarkadan zabaldu zituen kantu batzuetako hitzak Begoņak Bilbaok idatziak dira, Bangladesh izenekoarenak esate baterako. Letra horiekin agerian utzi zuen geroago garatuko zuen grina: sormenerakoa.AEKren hastapeneko urteetan Bermeoko euskaltegiaren sorreran parte hartu eta lan egin zuen. Gero, euskal filologian lizentziatu ostean, Bermeko Udaleko euskara teknikari izan zen, eta Bermeoko euskara aztertu zuen bi liburutan: Bermeoko berba eta esamolde kresaltsuak eta Bermeoko euskera kresaltsua. Aditza eta fonetika liburuak (Bermeoko Udala, 2002).ĢBermeoko euskara errotik ezagutzen zuen Begoņa Bilbaok, eta bazekien horri daukan balioa ematen ereģ, Edorta Jimenez idazlearen ustez. ĢBizkaieraren eta batuaren arteko borroka izan zen urteetan, tarteko biderik bazela ikusten jakin izan zuen: bizkaiera batuaren aberasgarri izan zitekeela, eta Bermeoko euskara bizkaieraren parte garrantzitsua zela, nahiz eta batzuek gaitzetsi. Herriko hizkeraren duintasunaren alde saiatu zen etengabeģ.
Irun Hiria eta Lizardi sariak eta Palestina, zure mina
Literaturaren arloan, aurretik sari txikiagoak irabazi ondoren, 1990ean Irun Hiria ipuin sariketa irabazi zuen, Isuritako ura ez da batzen lanarekin (Kutxa, 1991; Elkarrek 2004an kaleratutako Ipuin izugarriak liburu kolektiboan berrargitaratua); gero ere sari garrantzitsuak irabazi zituen, haur eta gazte literaturako Lizardi saria horien artean, 2001ean, Ibaia maitasunaren oztopo lanarekin (Erein, 2001).
Lehen nobela 72 urte betetzear zela eman zuen argitara: Palestina, zure mina (Elkar, 2004). Nobelako pertsonaia nagusia bere herriko gatazkaren ondorioak bete-betean nozitzen dituen palestinar neska gaztea da.Itzultzaile gisa, oso kuttuna zuen lan baten euskarazko bertsioa egin zuen: Henri Capdevielek 1922an argitaratutako Bermeo le sauvage liburua Bermeo basatia bihurtu zuen (Txalaparta, 2001). 1912ko galernak Bermeon eragindako tragediaren berri ematen du liburuak.Azken urteetan, Euskal Idazleen Elkarteko ekimenetan parte hartu zuen. ĢIdazleen artean, gozatu egiten zuenģ, ekarri du gogora Jimenezek. ĢGora begiratzen zuen beti, apaltasunez, pentsatuz besteok gorago geundela. Baina gizatasunean behintzat bera zegoen gorago. Oker ez banago, bileretan ezagutu zuten guztiek sentitu zuten horiģ.Bilbaorekin zorretan sentitzen da Markos Zapiain idazlea ere: ĢBermeora aldatu nintzenean, funtsezko zubia izan zen, eta gisa berean bermeotarrentzat euskara baturako zubia izan da betiģ.
Xabier Mendiguren Elizegi (Idazlea eta editorea)
Badira pertsonak, ezagutu bezain laster bere maitasuna, gizatasuna, eskuzabaltasuna ezagutarazten dizutenak. Begoņa Bilbao horietakoa zen.
Ez naiz oroitzen noiz ezagutu nuen, baina betidaniko senide, auzo, laguna nuela sentiarazten zidan, eta halaxe sentitzen dut orain ere. Adineko emakumea zen ordurako, baina adinean sartzearekin batean bigarren gaztaro batean sartu zen. Seguru asko inoiz ez zion utzi gazte izateari, horrenbestekoa zen haren indarra, haren ilusioa, haren poza...Bere istorioen bitartez suma dezakegu ume-garaiko Bermeo hartako giroa: kresalaren bizia eta frankismoaren gezia. Besteren ahotik entzun nuen lehenengoz Begoņak Lupe alaba kantariarekin Euskal Herrian barrena egin zituen ibileren berri, euskal kantu berriaren sasoian batera eta bestera, ama neska koxkorraren zaindari. Begoņak berak kontatuta dakizkit Bermeon gau eskola bat sortzeko eta alfabetatzeari bultzada emateko izan zituzten borrokak, guardia zibilekin ez ezik hainbat euskaldun epel eta txepelekin, bere senar zenaren laguntzaz beti.
Familia hazi eta gero egin zuen gaztetan ezin izan zuena: karrera bat ikasi, euskal filologia. Berari zor zaio Bermeoko euskararen bilketa handia, baita udaletxetik hizkuntzaren alde egindako hainbat lan ere. Baina horrez gain, horren gainetik beharbada, sortzaile sentitzen zen: bazuen istorioak asmatzeko nahi bat, bere oroitzapen, sentimendu eta ideiak adierazteko.
Gezurra esango nuke idazle handia zela esanez gero, baina asmatu zituen istorio eder eta hunkigarriak (Isuritako ura ez da batzen ipuin miragarri hura, esaterako). Bihotza neurtuko bagenio, berriz, demasa zuela ohartuko ginateke, neurriz gainekoa.
Agurtzerakoan esaten zenidan bezala esango dizut nik ere, Begoņa: itsasoa bete mosu.