Euskararen Astea Aretxabaletan
2005-05-16 ¦ Euskara
Aretxabaletako Loramendi Euskara Elkartearen eskutik, "Euskararen astea" izango da aste honetan Debagoieneko herri horretan. Egitarau landu eta sakona. "Niaz, zuaz, euskeraz".
EUSKERAREN ASTEA 2005
Aretxabaleta, Maiatzak 16- 21*
Maiatzak 17, martitzena
19:00: Euskalkiari buruzko hitzaldia Badiharduguren eskutik
Maiatzak 18, eguaztena
19:00: Euskararen kalitateari buruzko hitzaldia ANDONI EGAŅA eta JOXERRA GARTZIAren eskutik.
Maiatzak 19, eguena
21:00: EUSKARA SENZILLOAREN MANIFESTUA antzezlana Bikoteatroa taldearen eskutik
Maiatzak 20, eguakoitza
- 19:00 MAHAINGURUA: Aretxabaletako udala, EHE, Emun, eta Goiena komunikabideak euskararen etorkizunari buruz arituko dira. Moderatzailea: GORKA ETXABE.
Maiatzak 21, zapatua: EUSKARAREN EGUNA
- 11:00: Leizarra musika eskolako trikitilariekin kalejira
- 12.00: Kanpai-jotzea
- 12. 00: Haurrentzat tailerrak: aurpegi margoketa, marrazkiak... Herriko plazan
- 13:00: Inguruko baserrietako Gazta dastaketa: Muru-alde aurrean. Aurten TXOTX egiteko aukera izango da!!
- 13.00: Bertso saioa Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinarekin, Leintz bertso eskolako gaztetxoak lagun dituztela
- 14.30: Bazkari Herrikoia: Herriko gastronomi elkarte ezberdinek; (Uratz-alde, Urbaltz, Muru-alde eta Batzokia) prestatutako BABA JANA .Herriko Plazan.
Bazkal ostean ESTREINALDIA!! TRILKIMAILU antzerki talde atxabaltarrak eskainitako antzezlan berria. - 17.00etatik aurrera Bilboko Gaitariekin kalejira
- 17.00: ZIRIKA ZIRKUS haurrentzako kale animazioa
- 19:00: Atxabaltako Gazte Ekimena-ren eskutik kalejira
- 21.00etatik aurrera: MULAMBO perkusio taldearekin gaugiro bizi bizia.