Deba Ibarreko Ahotsak proiektua aurkeztuko da
2005-05-17 ¦ Ahozko Ondarea
Gaur (martitzena, 17) arratsaldian aurkeztuko da Aretxabaletan, "Deba Ibarreko Ahotsak" proiektua. Deba eskualdeko ahozko ondarea eta herri hizkerak jasotzeko proiektua. Arratsaldeko 19.00etan.
Deba Ibarreko Ahotsak proiektua orain dala 3 urte inguru jaio zan, eta helburua, Deba eskualdeko herri hizkerak jasotzia da. Hiztun nagusixeri bideoz grabaziņuak egin, eta hori guztiori jaso, gorde eta zabaltzia. Proiektua eskualdeko 8 udaletxekin elkarlanian eitten da.
Gaur, Aretxabaletako "Euskararen Astea" ekitaldiaren barruan, proiektuaren aurkezpen ofiziala egingo da: orain arte egindakuen laburpena, eta etorkizunera begira daukaguzen erronka nagusixak, gehixenbat fonoteka online izenekua.