Euskaltzaindiak "Gramatika Jardunaldiak" antolatu ditu
2005-06-08 ¦ Euskara
Etzi, osteguna, ekainak 9, Gramatika Jardunaldia izango da Bilbon, Euskaltzaindiaren Egoitzan. Gonbidapen hau jaso dugu Euskaltzaindiatik.
Gramatika batzordearen 25. urteurrena
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak VI (Mendeko perpausak 2) liburuaren aurkezpena
Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak, sortu zela 25 urte bete direla eta azken gramatika argitaratuko duela aprobetxatuz, Gramatikaren inguruko jardunaldi bat antolatu du, eta hara joateko gonbita egin nahi dizu. Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:
Egitaraua
- 10:30-11:00: Jose Antonio Mujikaren hitzaldia: "Gramatika batzordeak 25 urte".
- 11:00-11:30: Itziar Laka eta Pello Salabururen hitzaldia: "Gramatikaren izaera eta deskribapena".
- 12:00: Pello Salabururen aurkezpena: Euskal Gramatika: Lehen Urratsak VI (Mendeko perpausak 2).
Lekua: Euskaltzaindiaren egoitza (Plaza Barria, 15, BILBO)
Eguna: 2005eko ekainaren 9a, osteguna.
ZUZENKETA: aurkeztuko dan liburua ez da azkena, azkenaurrekoa baizik. Oraindik zazpigarren liburukia ere kaleratzekotan dira.