Adolfo Arejita euskaltzain berria ahozko hizkera jasotzearen alde
2005-06-27 ¦ Euskalkia
Orain dala urtebete inguru izendatu zeben Adolfo Arejita euskaltzain (Andolin Eguzkitzaren lekua hartzeko), baina asteburu honetan hartu dau kargua. Sarrera-hitzaldixan ahozko hizkeraren inguruan egin dau berba, derrigor kontuan hartu biharrekua dala azpimarratuz.
Bazan ordua. Orain dala 15-20 urte inguru pekatua zan herri hizkerak edo ahozko euskara aitatzea. Sakrilegio hutsa. Hori egiten gendunak batuaren aurkako gurutzadan ei geunden. Badirudi batzuen bildurrak baretu dirala, eta Euskaltzaindia bera be konturatu dala ahozko euskeran sekulako altxorra daukagula, euskerak eguneroko jardunean daukazen akatsak eta oztopuak gainditzeko bide zoragarrixa. Eta hori guztiori batua indartzeko erabili leikiala, ez kontra.
Arejitak esan zebanez, "40 urte dira euskara batuaren oinarriak finkatzen hasi zirela. Urteotan hori izan da Euskaltzaindiaren lehentasuna. Baina behin aldi hori gaindituta, ahozko tradizioak idatzizko euskal hizkuntzari zertan lagun dakiokeen aztertu behar da. Areago, gai horri heltzeko tenorea da."
Egungo euskarak herri hizkera aintzat hartu beharko lukeela uste du. «Tradizio idatzi zaharrak eta berdin herri literaturak eta herri hizkerak barrenean badituzte hizkuntza baliabide ugari, irakurtzeko, ikasteko, hautatzeko eta gaur egungo testu sorkuntzara ekartzeko».
Urrutia Euskaltzainburuak be bide beretik egin zeban berba: «Altxorra testu klasikoetan dago; hala, euskararen corpusa moldatzen ari garen honetan, idatzizkoa ez ezik, ahozkoa ere aintzat hartzeko modukoa da».
Bazan ordua.
Albistia hedabide guztietan agertu da. Hamentxe laburpen bat: