« Itzuli albistegira

Aretxabaletako toponimia mapa

2005-07-14  ¦  Toponimia

Atzo goizian (eguastena, hilak 13) aurkeztu zan Aretxabaletako mapa toponimikua. 600 toponimo baino gehixago agertzen dira bertan, eta 3000 ale kaleratu dittue.

Aretxabaletako udalak herriko mapa toponimikua aurkeztu dau. Herriko 606 izen batu dittue, basarri, baso, zelai eta errekak barne.

Ikermap enpresiak egin dau mapia, eta Udaleko Hirigintza eta Euskara Sailak kaleratu dabe. Guztira 3000 ale kaleratu dittue, eta herrixan banatuko dittue.

Mapia 1/10.000 eskalan eginda dago, eta Aretxabaletako udalerri osua jasotzen dau, auzo guztiak barne. Mapia egin ahal izateko artxibuetako dokumentuak aztertu dira, eta guztira 5.000 erreferentziatik gora batu dira. Izenak arautzeko arduria Euskaltzaindiak hartu dau.