« Itzuli albistegira

Ondarroako euskararen inguruko mintegia

2005-11-11  ¦  Euskalkia

Mintegiak zati bi edukiko ditu. Lehenengoaz Ondarroako AEK arduratuko da, bizkaierako oinarrizko sarrera izango da bariku iluntzetan. Bigarren zatia, ondarrutar idazteko arau-proposamena lantzeko izango da eta Gotzon Iparragirrek zuzenduko du.

Helburuak: Ondarroako euskaraz dakiguna sakondu. Dakigunaren gaineko hausnarketa bat da mintegia, egunero ahoan darabilgun ahozko hizkuntza, ondarrutarra alegia, idatzira eramaten dugunean sortzen zaizkigun zalantzak atera nahi dira mintegian eta era berean, ondarrutar idatziaren gaineko proposamen bat zabaldu eta berorren gainean jardun.

Mintegiaren gaineko zehaztasunak:

  • Mintegiaren arduradunak: Ondarroako aek eta Gotzon Iparragirre Burgoa.
  • Hasiera-amaiera: 2005eko azaroaren 18an hasita 5 bariku hauetan: azaroak 18 eta 25 eta abenduak 2, 16 eta 23 lehenengo zatirako. Bigarren zatia ostera, zapatuetan emango da 2006ko urtarrilaren 14an hasita, 5 saiotan, hortaz otsailaren 11 arte.
  • Ordu-kopurua: Guztira, 20 eskola-ordu.
  • Ordutegia: barikuetan 19:00etatik 21:00etara eta zapatuetan, 10:00etatik 12:00era.
  • Tokia: Guzur Etxeko hitzaldi aretoa.
  • Matrikula: 20,00 euro.
  • Izena ematea: azaroaren 14rarte.

Argibideak: Udal euskara sailean 94 683 36 68 (8:00-14:30).

Maite Rey
Ondarroako udaleko euskara saila
Kanttoipe 3 - 48700 Ondarroa