Bergarako euskara lantzeko ikastaroak
2005-11-29 ¦ Hezkuntza
Bergarako euskaran berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Udal Euskaltegiak.
- Berba egiterakoan (ume eta nagusiok) egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
- Aurreko bi ikasturteetan ere egin izan direnez, oraingoan hasierako maila edota jarraipen ikastaroak egin ahal izango dira, beti ere gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
- 10 orduko ikastaroak dira, 2 orduko 5 saiotan banatuta. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
Ikastaroaren helburuak:
- Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarrei euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
- Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.
Egunak eta tokia:
- A) Hasierako maila 2006ko urtarrilaren 3. astean hasiko da.
- B) Jarraipen ikastaroa 2006ko otsailean hasiko da, hasierakoa bukatu ondoren.
- Abenduaren 21a baino lehenago izena emateko txartela bete eta Udaleko Euskara Zerbitzura eraman behar da. Matrikula 10 euro dira.
- Izena emateko epea bukatu eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango da.