Deba Ibarreko aditz-taulak
2006-01-17 ¦ Argitalpenak
Oņatiko eta Eibarko aditz-taulak jasotzen dittuen liburutxuak kalian dagoz honezkero. Datozen urtiotan bailarako herri guztietako aditz-taulak sortzen eta kaleratzen jarraittuko dogu.
Oņatiko Bedita Larrakoetxea euskaltegixak orain dala urte batzuk egindako biharra oiņarri hartuta, 2005. urtian proiektu barrixa ipini dogu martxan: eskualdeko adizkixak jasotzen dittuen aditz-taulak osatu eta kaleratzeko proiektua hasi dogu.
Urtian 3-4 herri aukeratu, eta bertako adizkixak jaso eta tauletan antolatu ostian liburuska batian argitaratzia da gure asmua. Urte gutxi barru eskualdeko 17 herrixetako aditz-taulak eskuartian euki ahal izango dittugu, eskola eta euskaltegixetan banatzeko moduan.
Iaz, 2005. urtian, Oņatiko eta Eibarko aditz-taulak kaleratu dittugu, eta 2006rako be hasi gara lehelengo urratsak emoten.
Argi dago, taula hauek oso baliagarri izango dirala eskola eta euskaltegixetan baillarako azpieuskalkixa txertatzeko. Hau dala eta, herri bakoitxeko eskola eta euskaltegixetan banatuko dittugu aditz-taulok, irakasle eta ikasliak eskualdeko hizkeraren inguruko materixal egokixa izan deixen.