Kantu eta jolasen DVDa aurkeztu dute Debagoienean
2006-01-30 ¦ Hezkuntza
Arteman Diseinu eta Komunikazio enpresak eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarlanean eginiko produktua da. Gaur, urtarrilak 30, aurkeztu dute Antzuolako Olaran etxean. Bertan izan dira besteak beste Debagoieneko euskara teknikariak.
DVDak 21 kantu eta jolas biltzen ditu. 4 eta 8 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzendua. Grabazioa Debagoineko eta Aramaioko eskola eta ikastoletako haurrekin egin dute.
Jolas eta abestiak
- Esku jolasak
- Erritmo jolasak
- Soka saltoko abestiak
- Gomarako jolasak
- Zotz egiteko
Ikastetxeetan banatuko da
Guztira, 3.100 ale banatuko dira 4 eta 8 urte bitarteko haurren artean. Zehazki datorren astean. Irailean, berriz, 4 urteko haurrei banatuko zaie. Produktua, ikastetxean bertan haurrei emango zaie gutun azal batean sartuta.
Liburuxka
DVDarekin batera liburuxka bat ere banatuko da. Liburuxka gurasoei aholkuak emateko helburuarekin dago egina. Kike Amonarrizek egin du gainera. Euskaraz eta gazteleraz banatuko da. Bertan hizkuntza arloko zalantzak argitzeko irizpideak daude. Hala, gurasoei euskaraz hezi eta jolastearen garrantzia azalduko zaie.