Ahozko jarduneko akats ohikoenak zuzentzeko programa
2006-03-02 ¦ hezkuntza
Haur eta gazteek ahozko jardunean sarrien egiten dituzten akats gramatikalak zuzentzen laguntzeko programa jarri da martxan Bergaran: Gehixago eta hobeto.
Hizkuntza normalizatuetan guraso edo aiton-amonak izan ohi dira haur edo gaztetxoen ahozko hizkeraren eredu eta baita zuzentzaile ere. Baina ez da hori hemengo kasua, sarritan nagusiagoek euren hizkera gutxietsi egiten dute eta.
Arazoaz kezkaturik, 1998-1999. urte inguruan Bergarako ikastetxeek, Eibarko Berritzeguneak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak herri mailako programa bateratua abiaraztea erabaki zuten: Gehixago eta Hobeto programa.
Programa honek ahozko euskara eta euskalkia landu nahi ditu. Haur eta gazteei zuzenduta dago, baina baita irakasle, guraso, monitore edo edozein hezitzaileri.
Hemen aurkituko duzue programa honi buruzko informazio zehatzagoa: www.eraibili.com