« Itzuli albistegira

Bergara aldeko hiztegia sarean

2006-03-14  ¦  euskalkia

Bergarako udalak Juan Martin Elexpururen Bergara aldeko hiztegia cd batean kaleratuko du eta ondoren sarean jarriko dute.

Bergarako udalak Juan Martin Elexpururen Bergara Aldeko Hiztegia. Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osotuta lana cd batean kaleratuko du urte bukaera baino lehen. Elexpuruk berak egingo ditu egin beharreko moldaketak eta cd-a kaleratu ostean sarean jarriko dute, edonork eskuratzeko moduan.

Juan Martin Elexpururen hiztegia 2004ko abenduan kaleratu zen eta Bergara eta inguruko 12.000 berba jasotzen ditu.

Bestetik, bilaketak errazten dituen gaztelania-euskara hiztegia ere badu eta baita adizkiak jasotzen dituen atala ere.