« Itzuli albistegira

Badihardugu ikastetxietan materixala banatzen

2006-03-29  ¦  hezkuntza

Badihardugu Euskara Elkartia hasi da iaz kaleratutako materixala banatzen eskualdeko ikastetxe eta euskaltegixetan.

Urte aberatsa izan zan iazkua Badihardugu Elkartiandako hainbat argitalpen barri egin zittuan eta. Materixal barri horri erabillera egokixa emotia garrantzitsua dala ikusitta, ikastetxez ikastetxe aurkeztuko da materixalori 2006. urte honetan.

Alde batetik, Deba ibarreko hizkerak mapia banatuko da eta baitta Deba ibarreko aditz-taulen bildumako aliak be. Bilduma honetan, momentuz, bi ale bakarrik kaleratu dira: Oņatikua eta Eibarkua. Oņatiko ikastetxe guztietan banatu dira honezkero bertako aditz-taulak eta Eibarren be hasitta dago banaketia.

Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak lana be aurkeztuko da eskualdeko ikastetxe eta euskaltegixetan beronen erabilleria bultzatzeko. Horretarako, lan hau ze helburukin sortu zan, zelan dagon antolatuta eta abar azalduko jakue ikastetxietako arduraduneri, eta garrantzixa emongo jakue Badihardugun web orrixan daren euskalkira pasautako ariketeri