« Itzuli albistegira

Mendebaldetik 10. urteurrenean

2006-05-04  ¦  Euskalkia

Datorren maiatzaren 5ean eta 6an Bilboko Batzar Nagusietan Mendebalde Kultura Alkartearen X. Jardunaldiak izango dira.

Urtero moduan, aurten be programa interesgarrixa antolatu dau Mendebalde kultura alkartiak.

Aurtengo jardunaldixetan, bizkaieraren osasunari gainbegiratua emongo detse hamaika hizlarik: Iņaki Gaminde, Juan Luis Goikoetxea, Kirmen Uribe, Eneko Barrutia, Gotzon Lobera...

Jardunaldixak lau gai nagusiren inguruan antolatuko dira: Bizkaieraren ikuspegi aldaketa, Bizkaiera hezkuntzan, Literatura: euskalkien ekarpena, eta Norantza doa bizkaiera.

Mendebalde euskera alkartia 1996an sortu zan, Alfonso Irigoienen zuzendaritzapian, eta bere helburua, mendebaldeko hizkera aztertu, egokittu eta prestigiatzia da.

Informaziņo gehixago Mendebalderen webgunian