« Itzuli albistegira

ZingiZango Legazpiko euskara

2006-07-04  ¦  euskalkia

Martxoan aurkeztu zuen Legazpiko Burdinola Elkarteak "ZingiZango Legazpiko euskara" gaztetxoei zuzenduriko lana.

Legazpiko euskararen hainbat ezaugarri jaso nahi izan ditu liburuxka erabilgarri, bizi eta atsegin batean BURDINOLA elkarteak. Ez du lan sakona izateko asmorik izan, baizik eta Legazpiar gazteentzako deigarria. Horregatik aurkeztu da komiki eran.

Lan-taldean egindako lana izan da. Hauexek izan dira liburuan parte hartu dutenak: Anuntxi Andueza, Mari Paz Aranguren, Josema Azpeitia, Aitor Azpiazu, Aitor Gurrutxaga, Asier Iriondo, Ainara Osinalde, Jose Luis Ugarte eta Iņigo Aranburu.

Liburuak lau atal nagusi ditu:

  • Lehenengoa eta zabalena komikiak osatzen du, eta bertan Legazpiko euskaran oso berezkoak diren esamoldeak txertatu dituzte.
  • Bigarren atalean Legazpiko lexiko berezia erakutsi nahi izan dute nortasuna ematen dioten hitzak bilduz.
  • Hirugarren atalak gaitzizenak biltzen ditu. Batetik gaitzizen historikoak, hau da, agirietatik bildutakoak. Eta bestetik XX: mendeko gaitzizen euskaldunak.
  • Azken atalean galdutako hitzen zerrenda labur bat erakusten da.

Atal horietan zehar, gainera, Legazpiko euskara idatzia normalizatzeko lana ere egin da.

Hementxe dituzue liburuaren inguruko zehaztasun gehiago.

Eta aurkezpenaren inguruko informazioa ere aurki dezakezue hemen.