Fernando Muniozgurenen omenezko ekitaldixa
2006-07-12 ¦ Euskalgintza
Datorren zapatuan, hillan 15ian, Fernando Muniozgurenen omenezko ekitaldixa egingo da Eibarren, arratsaldeko 19.00etan.
Eta Kitto Elkartiak Euskal Herriko Euskalgintzan izenian zapaturako antolatu dau Fernando Muniozgurenen omenezko ekitaldixa Eibarko Txantxazelaiko kioskuan.
Ez hileta eta ez elizkizun, ekitaldi "alaixa" eskatu zeban, berba horrekin, Fernando Muniozgurenek, idatziz lagatako borondatian. Eta horrekin batera Mikel Laboan "Zozo beltza" kantua. Zaloa Urain eta Maite Arroitajauregi eibartarrak eskainiko dabe kantu hau ekitaldixan hasieran eta amaieran.
Kantuan ostian Eibarko Kezka Dantza Taldekuak Arratiako Jotie ta Porrua eskaiņiko dittue ta ondoren Fernando partaide zan elkartietako ordezkarixak eta lagunak berba egingo dabe:
- Kike Amunarriz, euskara teknikarixen izenian
- Luistxo Fernandez, eibar.org-en izenian
- Lore Agirrezabal, Zarauzko Txaparro Euskara Elkartian izenian
- Pako Aristi
- Karmen Irizar, Topagunean izenian
- Asier Serrano
Badiharduguko ordezkarixak be bi hitz egingo dittu eta baitta familixiak be.
Amaieran bertsuak egongo dira eta Eta Kitto Elkarteko lehendakarixak berba egingo dau.
Ekitaldixa "Zozo beltza" kantuakin amaittuko da.
Bestetik, barixakuan Eta kitto aldizkarixak ale berezixa etarako dau. Fernandok landutako esparru desberdinak jorratu eta beran inguruko jendian berbak batuko dittue elkarrizketa eta zutabietan.
Badiharduguko kidiok be ahal dogun apurra ipiniko dogu.
Ez zaittugu ahaztuko Fernando!