Hitano ikastaruak Arrasaten
2006-09-27 ¦ euskalkia
Arrasateko udal euskaltegixak hitanoko ikastaruak eskaini dittu ikasturte barrirako.
Bi ikastaro berezi ipiniko dittue martxan Arrasateko udal euskaltegixan ikasturte barrixari begira: alfabetatze ikastarua bata eta hitanuaren ingurukua bestia.
Azken ikastaro honetan (hitanokuan) izena emoteko baldintzak euskalkixa ondo menperatzia eta alfabetatua izatia izango dira.
Ikastaruan helburua hika berba egitten ikastia izango da: aditzak, noiz erabili eta noiz ez, arau batzuk…
Ordutegixak eta egunak izena emoten dabenen araberakuak izango dira.
Izena emoteko Arrasateko Udal Euskaltegixakin harremanetan jarri: euskaltegi@arrasate-mondragon.net