Euskalkixa lantzeko ikastaruak Bergaran
2006-10-04 ¦ euskalkia
Bergarako Udaleko Euskara Batzordiak, Udal Euskaltegixak lagunduta, bertako euskeria lantzeko ikastaruak antolatu dittu. Honek ikastaruok duan izango dira.
BERTAKO EUSKARA LANTZEKO ikastaruak Euskara Zerbitzuaren eta Udal Euskaltegixaren artian antolatu dira, Udalak bultzatutako "Gehixago eta Hobeto" programiaren barruan.
Ikastaruen ezaugarrixak:
- Berba egitterakuan —ume eta nagusixok— egitten dittugun akatsik ohikuenak lantzeko ikastaruak izango dira.
- Aurreko bi ikasturtietan be egin izan diranez, oinguan hasiera edota jarraipen-ikastaruak egin ahal izango dira, beti be gutxienez, 8 laguneko taldiak osatzen badira.
- 10 orduko ikastaruak dira, 2 orduko 5 saiotan banatuta. Ordutegixak taldien arabera antolatuko dira.
Ikastaruen helburuak:
- Guraso, zaintzaille, begirale, entrenatzaille, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzia.
- Umien akatsak zuzentzeko nagusixak erabili leikiezen estrategia eta lagungarrixak eskaintzia.
Egunak:
- Izena emoteko epia amaittu eta taldiak osatu ostian zehaztuko dira talde bakoitzan hasiera eguna eta ordua.
Tokixa:
- Udal Euskaltegixa (Zabalotegi 13).
Zeiñek hartu leiken parte:
- Interesa daukan edozeiñek.
Izena emotia:
- 2006ko urrixaren 5a baiño lehen emon bihar da izena.
- Horretarako Izena emoteko txartela (pdf formatua, 154kb) bete eta umien ikastetxeko Idazkaritzan entregau edo Udaleko Euskara Zerbitzura eruan (Udaletxia. San Martin plazia).
Gehixago eta hobeto
Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxiekin batera, garatzen daben "Gehixago eta Hobeto" programiaren osagarri izan nahi dau ikastaruak. Programa horren barruan berba egitterakuan egitten dittugun akatsik ohikuenak zuzentzeko zenbait ariketa egitten dira ikastetxietan, eta gurasuei be azalpen labur batzuk bialtzen jakuez, horretan zuzenketotan inplikau daittezen.
Horrez gain, Goienkariarekin batera banatzen dan "Apatxi" gehigarrixa be argitaratzen da eta urtian behin ikastarotxo bat be antolatzen da. Batez be gurasuak animau nahi diran arren, umiekin lan egitten daben entrenatzaille, begirale, zaintzaille eta abarrendako be oso egokixa dala uste dabe antolatzailliak.