Zaharren urratsetik
2006-12-21 ¦ Ahozko Ondarea
Oso ekimen politta Iparraldian: Zaharren Urratsetik. Donibane Garaziko gazte eta zaharren arteko zubixak eraikitzeko eta euskararen kateari eusteko ekimen interesgarrixa.

Azken egunotan aurkeztu dau EKE erakundiak (Euskal Kultur Erakundea) euren proiektu barrixa: Zaharren Urratsetik
"Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CM1-CM2) eskoletako haurrak adineko pertsonengana joan dira, zahar etxetara edo berdin haien etxeetara."
EKE-ko Pantxika Maitia lagun daukela, haurrak nagusixen etxietara juan dira, eta euren bizipenak jaso dittue. Gero erakusketia egin da jasotakuakin, eta Interneten ipini dittue audio-fitxategixak.
Oraingoz Donibane Garaziko 11 nagusi elkarrizketatu dittue. Hamendik aurrera Donibane Lohizuneko beste dozena bat elkarrizketatzeko asmua ei dake.
Beste inguru batzuetan kopixatzeko moduko ekimena, ezta?