LINGUANET lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa
2007-01-18 ¦ Ikastaroak
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak LINGUANET lan munduko euskara planen inguruko ikastaroa aurkeztu du eta izena emateko epea otsailaren 20ra arte zabalik egongo da.
Aurkezpena
Euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoak ugalduz doaz azken urteotan eta euskara erabiltzen diren esparruak zabalduz joan daitezen egun gero eta gehiago dira euskara planetan murgildu diren enpresak. Planen kopurua handitzeak ekarri du, besteak beste, erabiltzen den metodologia sendotzen, hornitzen eta erabiltzaile berriengana zabaltzen joatea.
Helburuak
Linguanet ikastaroak, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzea du helburu.
Hartzaileak
- Erakunde eta enpresetako teknikari eta koordinatzaileak.
- Lan munduan aritzeko asmoa duten ikerlari eta ikasleak.
- Euskararen presentzia areagotzeko lanean diharduten erakunde publikoetako langileak.
- HIZNET ikastaroa egin dutenak.
- Euskara eta kultura zinegotziak.
- Euskalgintzako zuzendaritza batzordeko kideak.
- Hizkuntza normalkuntzako arduradunak.
Metodologia
Ikastaro honetan parte hartuko dutenei Lan Munduko Hizkuntza Plangintzaren inguruko oinarrizko ezagutza teoriko bat eman nahi diegu, beraien lanean behar-beharrezkoa izango dutena eta webgune baten bitartez eskuratuko duena. Bestalde, esperientzia praktikoa ere eskaini nahi diegu. Horregatik, ikastaroan zehar izaera praktikodun aurrez aurreko hiru tailer izango dira, ikasleek duten esperientzia elkartrukatzeko.
Egitaraua
- Euskara planen ikuspegi orokorra
- Diagnostikoa eta dieseinua
- Ezarpena
- Jarraipena eta ebaluazioa
- Euskara planak enpresa txikietan
Matrikula epea
Otsailaren 20a bitarte zabalik. Informazio gehiago eta matrikula orria webgunean eskuragarri.
INFORMAZIO BULEGOA
Asmoz Fundazioa
Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
20015 Donostia
Tel. 943326398
linguanet@asmoz.org
http://www.linguanet.asmoz.o