Koldo Zuazoren hitzaldia Arrasaten
2007-02-08 ¦ euskalkia
Arrasateko AED Elkarteak antolatuta, Koldo Zuazok Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua liburuaren inguruko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Arrasateko Kultur Etxe berrian.
Hitzaldia: Deba ibarreko euskara eta Tokiko batua
Hizlaria: Koldo Zuazo, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
Lekua: Arrasateko Kultura Etxea
Eguna: Otsailaren 8an, arratsaldeko 7etan
Gaia
Asko baretu dira euskalkiak direla eta euskara batua dela garai batean izandako eztabaidak eta, gaur egun, bata bestearen etsai barik, bata bestearen osagai direla onartzen da. Bata eta bestea non eta noiz erabili ondo asmatzea da kontua.
Euskara batua, berriz, gero eta zabalduago dago eta gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da, eta egoera berriak arazo berriak ekarri ditu. Hauxe da galdera: euskara batu berbera erabili behar ote dugu leku guztietan? Euskara batu berbera erabili behar ote da Aretxabaletako eskolan eta Euskal Herriko Unibertsitatean? Euskara batu berbera Eskoriatzako Udaletxeko agirietan eta Eusko Legebiltzarrekoetan? Euskara batu berbera Oņatiko ULMA lantegian eta Donostiako Kursaalen egiten den nazioarteko kongresu batean? Euskara batu berbera Arrasateko Euskaltegian eta Lazkaoko "Maizpide" barnetegian? Euskara batu berbera Goienkarian eta Berria egunkarian?...
Herri euskaldunetan bertara egokitutako batua erabiltzea izan daiteke etorkizuneko bidea: Tokiko batuak eraikitzea. Tokiko batu horiek non eta zelan erabili da gogoetarako gaia.