« Itzuli albistegira

Bergara aldeko hiztegia-ren interneteko bertsioaren aurkezpena

2007-09-13  ¦  euskalkia

Datorren asteartean, hilaren 18an, aurkeztuko da Bergara aldeko hiztegiaren interneteko bertsioa udaletxeko pleno aretoan.

Duela hiru urte argitaratu zuen Bergarako Udalak Juan Martin Elexpururen Bergara aldeko hiztegia. Liburuak besteak beste honakoak zituen:

  • 12.000 sarrera,
  • milaka azpisarrera, esapide eta esaera zahar.
  • Gaztelania-euskara aurkibidea
  • 800 argazki, mapa eta koadro...

Orain hiztegi hura interneten jarri da jendeak errazago kontsultatu ahal izan dezan. Interneteko aplikazioak funtsean liburuaren eduki bera du baina hainbat abantaila eskainiko ditu:

  1. Kontsultak azkarrago egin litezke bilatzaile eta loturei (ikus, sinonimo eta antonimoen loturei) esker.
  2. Zerrendak atera litezke sailkapen batzuen arabera.
  3. Kontsultagileak bere ekarpenak egin ahal izango ditu zuzenean aplikazioan eta horrela hiztegia etengabe aberastuaz joango da.

Aplikazio honek aukera handiak zabalduko dizkie Debagoienean hizkuntza lan-tresna duten guztiei: irakasle, kazetari...

Aurkezpenean, modu praktiko batez, aukera horiek azaltzen ahaleginduko dira lanaren egileak.

Aurkezpen ekitaldia.

Eguna: irailak 18, asteartea.
Ordua: arratsaldeko 7ak.
Lekua: Bergarako udaletxeko pleno aretoan.
Partehartzaileak:

  • Agurne Barruso, Bergarako alkatea
  • Juan Martin Elexpuru, liburuaren egilea
  • Estepan Plazaola, Euskara zerbitzuburua
  • Inaxio Elizegi, KAM Telekomunikazio Aholkularitza enpresakoa.